- "III. fasea abian da dagoeneko 3.000 boluntario baino gehiagorekin, eta azkar eta ondo ari da garatzen, ahal dela, Sendagaien Europako Agentziak aurtengo urtearen erdialderako onartu eta baimendu dezan. Pausoz pauso joango gara", esan zuen Carolina Darias Osasun ministroak, Europar Batasuneko bere homologoekin zuen bilera informalaren atarian. Ministroa itxaropentsu agertu zen horrela, une honetan saiakuntza klinikoen III. fasean dagoen Hipra txerto espainiarra, urte honen erdialderako onartuta egoteko.

Txertoaren emaitzei buruz "oso itxaropentsu" zegoela esan zuen Osasun ministroak. Aste honetan bertan hasiak direla Gironako ospitale batean boluntarioei ematen, eta informazio guztia Europako gainerako ministroekin partekatzen ari dela azaldu zuen. "Jakin-min handia adierazi didate hirugarren fasearen aurrerapenen berri izateko", gaineratu zuen Dariasek, saiakuntzak txertoaren segurtasuna eta onargarritasuna "orain arte eman dituen emaitza onekin" egiaztatuko duelakoan.

Ministroa Lyonen izan zen asteazkenean Jose Manuel Albares Kanpo Arazoetako ministroarekin batera, Frantzia buru zuen Europar Batasuneko Kontseiluaren bilera informalean parte hartzeko.

Lehen aldiz, Europako Atzerri eta Osasun arduradunek elkarrekin eztabaidatu zuten Europako osasun-politiketan nola sakondu, munduko eszena geopolitikoan EBk duen posizioa indartzeko helburuarekin.

Atzo, aldiz, Grenoblera joan zen beste bilera informal batera, eta bertan Olivier Véran Frantziako Osasun ministroak aldarrikatu zuenez, "Osasunaren Europa berriaren ekitaldi fundatzailea" erditzea izango omen dute helburu. "Orain arte apenas hitz egiten zen Osasunaren Europa horren inguruan, herrialde bakoi-tzak nahiago izaten baitzuen bere osasun-politikak mantendu. Kontua ez da orain denak uztartzea, elkarrekin lan egitea baizik, txertoarekin egin dugun bezalaxe: eraginkorrak identifikatuz, erosteko, ekoizteko -munduko lehen kontinente ekoizlea gara-, esportatzeko, baita baliabide urriko herrialdeei emateko ere", esan zuen Veranek.

Gaixotasun endemikoa bailitzan, EBn pandemiaren zaintza-aldaketa bultzatzen dabil Espainia buru-belarri, baina Carolina Dariasek ez zuen aurreratu nahi izan zeintzuk izango diren neurrien arintze horien hurrengo urratsak.

3.500 millones

La farmacéutica AstraZeneca (AZ) informó ayer de que sus ingresos por la vacuna contra el covid-19 ascendieron a 4.000 millones de libras (3.500 millones de euros) en 2021, aunque siempre ha indicado que no la vende para obtener un beneficio.

2.500 millones

AstraZeneca considera que ha cumplido la promesa de un acceso amplio y equitativo de su vacuna contra el covid-19 a través de la entrega de 2.500 millones de dosis para su suministro en todo el mundo.