- Musukoaren erabilerari buruzko dekretu berria eta pandemiaren bilakaera aztertu ahal izateko, Hezkuntza eta Osasun Sailak gaur bertan bilduko dira. Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak azaldu zuenez, bilakaera hori "positiboa" omen da, aste honetan hamar ikasgela baino gutxiago baitaude itxita. "Malgutu eta arindu dezakegun adina arinduko da, betiere Osasun Sailaren irizpideen arabera" esan zuen.

Bildarratzek adierazi zuenez, une hau "aproposa" da ikastetxeetan osasun-murrizketak lasaitzeko, eta "hala egingo da, ahal den neurrian, adituen gomendioei erreparatuz, noski".

Europa Press-ek jaso duen Onda Vascari eskainitako elkarrizketan egin zituen adierazpen horiek Eusko Jaurlaritzako sailburuak, Gobernu zentralak araudia aldatu ondoren ikastetxeetako jolas-orduetan eta jolastokietan maskara erabiltzeari uzteko aukerari buruz galdetutakoan. Bildarratzek azaldu zuenez, iragarritako LABIren bileraz gain, gaur goizean elkartuko omen dira Hezkuntza eta Osasun Sailak, Gobernu zentralak maskararen erabilerari buruz argitaratutako Dekretua eta pandemiaren bilakaera aztertzeko, "garrantzitsuena" azken hauxe dela nabarmenduz.

Egoera berriaren aurrean, Hezkuntza eta Osasun Sailak, euren irizpidea osatzeko elkartzen dabiltzala besterik ez zuen aipatu Bildarratzek. Lehenik eta behin, kanpoan maskarak jartzeko betebeharrari amaiera ematen dion "Gobernuaren dekretua baloratu behar da, baita pandemiaren egoera ere, azken asteetan oso bilakaera positiboa izan baitu".

Soilik hamar gela itxita egotea, ikasgelak konfinatzeko protokoloak aldatzearen ondorio izan daitekeela onartu bazuen ere, argi utzi nahi izan zuen, azken egunotan kutsatutakoen eta konfinatutakoen kopurua "nabarmen jaisten ari dela ikastetxeetan, gizartean gertatzen denaren ispilu direlako".

Ikastetxetako "zuzendariekin etengabeko hartu-emanean gabiltza" eta zuzenean azaltzen dizkigute "euren iritziak", azpimarratu zuen. Esperientzia horiek guztiak mahai gainean jarriko ditugu, eta ea guk dioguna eta Osasun Sailak esandakoa uztartuta, guztiontzat benetan positiboa izango den irtenbidea topatzen dugun".

Galicia

Núñez Feijóo se muestra partidario de que los niños mantengan las mascarillas en los recreos y patios de colegios mientras no tengan doble dosis de vacunación, al tiempo que ve "dudas" sobre la legalidad de la decisión del Gobierno, al entrar en "contradicción" con el protocolo educativo.

Protocolo

Le parece "correcto" relajar el uso de mascarillas en exteriores, pero afea que "la interpretación que hace el Gobierno de su propia normativa contradice al protocolo educativo que aprueba el Gobierno.