Abesbatzek kantuz jantzi dituzte aurten berriz ere Gipuzkoako hainbat herritako kaleak. 2021ean, pandemia zela eta, bertan bera gelditu zen ospakizuna, baina 2022an zenbait udalerrik, hala nola, Arrasatek, Oñatik, Zestoak, Alegiak edota Errenteriak, tradizioa berreskuratzea erabaki dute. Beste udaletxe batzuek, baina, etenaldia mantentzea hautatu dute, Elgoibarrek, besteak beste. Irudietan, Lasarte-Orian irtendako talde bat, Zabaleta auzoan ibili zena.