- Azken 50 urteetan euskararen normatibizazioaren bidean egin den lan guztia jaso egin du Euskaltzaindiak, Iberoamericana Vervuert argitaletxearekin elkarlanean atera duen eskuliburuan. Arantzazutik mundu zabalera. Euskararen normatibizazioa: 1968-2018 izenburupean, erakundearen mendeurrenarekin batera, Arantzazun 2018ko urrian antolatutako mintegi berezian hainbat diziplinatako 50 adituk egindako hausnarketak biltzen ditu.

Atzo Euskaltzaindiaren egoitzan Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Adolfo Arejita euskaltzainak aurkeztutako argitalpen berri horretan, Akademiaren mendeurrenean propio egindako hainbat diziplinatako 49 adituren kolaborazioak bildu dira. Besteak beste, Eric Hoekstra, Jeroen Darquennes, Joan Martí, Manuel González, Battittu Coyos, Miren Azkarate, Miriam Urkia, Asier Larrinaga, Irene Arrarats, Ainhoa Arregi, Xabier Isasi, Elixabete Piñol, Maddi Etxebarria, Ander Irizar, Joxerra Gartzia, Andres Alberdi eta Bernardo Atxagaren ekarpenak jaso ditu argitalpen berriak.

Mendeurrenaren inguruan antolatutako ekitaldien artean, mintegi berezia egin zen Arantzazun 2018ko urrian. Bertan, euskararen estandarizazio prozesuan egindako aurrerapenak azaldu, eta etorkizuneko erronkak planteatu ziren. Gogoeta horiek guztiak jaso dira argitalpen horretan, eta Andres Urrutiak nabarmendu zuenez "corpusari buruzko hausnarketa sakona jaso-tzen du, alegia, Euskaltzaindiak hiztegigintzan, gramatikan, onomastikan edota fonetikan egindako aurrerapenak azaltzen eta sendotzen ditu. Azken hausnarketa bat eskaini zuen Urrutiak aurkezpena amai-tzeko: "liburuan argi eta garbi ikusten da, erabilerarako tresna bikaina izan dela eta izango dela euskara, herri-administrazioan edota hezkuntzan".

Proyecto de colaboración. Las universidades de Zaragoza, Pau, País Vasco y Pública de Navarra han firmado un convenio de colaboración con la fundación Elhuyar, con el objetivo de promover las herramientas y aplicaciones tecnológicas desarrolladas en el proyecto LINGUATEC, para las lenguas vasca, aragonesa y occitana. Se trata de un proyecto de cooperación transfronteriza que ha tenido como objetivo desarrollar, demostrar y difundir nuevos recursos, herramientas y aplicaciones lingüísticas innovadoras que mejoren el nivel de digitalización de estos idiomas.