Ekimen berri bat abian jarri da, aldundiak sustatuta; herritarrek 2022rako dituzten irrika nagusiak jasoko dira, eta ondoren, egunero Gipuzkoa Plazan jarritako pantaila batean ikus ahal izango den desioen mapan islatuta geratuko dira.

Urtarrilaren 5era arte bertatik pasatzen diren pertsonek "Gipuzkoa argitu zure ahotsaz" izeneko proiektu horretan parte hartu ahal izango dute, ahotsa ezagutzeko sistema baten aurrean euren nahiak adieraziz, eta automatikoki argiztatuko du hartutako mezuaren edukia pantailan. Euskaraz zein gaztelaniaz egin ahal izango da, hizkuntza bakoitzarentzat gune bana egokitu baita.

Horrela islatuko dira gipuzkoarren ahotsak, aipatutako pantailan ikusi ahal izango den hitzezko eta kolorezko mapa batean, eta jardunaldi bakoitzaren amaieran edukien laburpena proiektatuko da.

Herritarrak ekimenean parte har-tzera animatu asmoz, egun hauetan hainbat pertsona ezagun Gipuzkoa Plazara joango dira euren nahiak adieraztera. Proiektua aurkezteko ekitaldian, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak zera esan zuen: "etorkizunerako desioen mapa ekintza positiboa eta eraikitzailea da, gizartearen kezkak eta beharrak entzutera bideratua".