Aurtengo Santo Tomas eguna bertan behera uztea erabaki du Azpeitiko udalak. Festan parte hartzen duten eragileekin adostutako erabakia izan da, azken asteetan herrian Covid-19 birusaren kasuetan gorakada oso handia baldintzatuta.

Santo Tomas egunean herritarren osasuna bermatzeko neurriak segurtasunez betetzeko aukerarik ez dela izango aurreikusi dute udalak zein eragileak.

“Covid-19ak eraginda herrian bizi dugun egoera ikusita eta Santo Tomas Egunean sortu ohi diren jende-pilaketa handiak aintzat hartuta erabakirik arduratsuena ekintzak bertan behera utzi edo egunez aldatzea dela erabaki dugu”, adierazi du Mikel Odriozola Festa Batzordeburuak