- Genero Indarkeriaren aurkako Gobernuaren Ordezkaritzaren azken Estatistika Buletinaren urriko datuen arabera, hilabete horretan emakume bat hil zuten, eta datu hori bai, aurreko urteetako batez bestekoa (4,89) baino txikiagoa da.

Indarkeria matxistaren biktimei arreta eskaintzen dien 016 telefonora egindako deien kopurua %47,86 igo da urrian, iazko hil beraren aldean; egunean 248 kontsulta egin dira batez beste, eta Kanariak dira milioi bat emakumeko tasarik altuena duen erkidegoa, ondorengoa Madril.

Genero-indarkeriaren jarraipen integraleko sistemako kasu aktiboak (VioGen) 68.188 ziren urriaren 31ean; horrek %6,64ko igoera suposatzen du aurreko urteko hil beraren aldean (63.944), eta %0,41ekoa aurtengo irailaren aldean (67.912).

Eta poliziaren babesa zuten emakumeen kopurua -arrisku-maila aipagarria duten kasu aktiboak- 37.103 ziren, 2020ko aldi berean baino %13 gehiago (32.835), eta irailean baino %0,79 gehiago, orduan 36.812 baitziren. Buletinaren arabera, 31 eta 45 urte bitarteko emakumeen artean dago ehunekorik handiena.

016an 7.680 dei jaso ziren guztira urrian, hau da, 2020ko aldi berean baino %47,86 gehiago (5.194), beraz, egunean, batez beste, 248 dei. 2007an zerbitzu hau martxan jarri zenetik, 1.019.714 dei jaso ditu guztira.

WhatsAppen bidez, zerbitzuak 570 kontsulta jaso zituen: %91,05 genero-indarkeriari buruzkoak, eta %8,95 bestelako indarkeria mota batzuen ingurukoak; posta elektronikoz, berriz, jasotako 138 kontsulten %78,99 izan ziren indarkeria matxistari buruzkoak.

2009tik hona, urruntze-neurrien bitarteko telematikoen jarraipen-sistemako gailuen 10.479 instalazio egin dira, eta urrian 2.556 aktibo zeuden, aurreko urteko hil berean baino %19,05 gehiago.

Urrian 176 gailu instalatu zituzten, 2021eko irailean baino %5,39 gehiago, eta 2020ko urrian baino %40,80 gehiago. Desinstalatu berriz, 119 gailu egin dira: 2021eko irailean baino %6,25 gehiago, baina aurreko urteko urrian baino %9,16 gutxiago.

Genero-indarkeriaren biktimentzako arretarako eta babeserako telefono-zerbitzuan (Atenpro), 2005etik 2021eko urriaren 31ra arte 119.703 alta eman dira; eta, zehazki, urrian 847 alta erregistratu ziren, iazko hilabete berean baino %2,05 gehiago, eta 2021eko irailean baino %1,40 gutxiago.

Guztira, 771 baja erregistratu dira urrian, 2021eko irailean baino %8,13 gehiago, baita 2020ko urrian baino %2,39 gehiago ere.

Datu horiek kontuan izanda, erabiltzaile aktiboen kopurua 16.605koa da: horrek, %0,46ko igoera erakusten du 2021eko irailarekin alderatuta (76 erabiltzaile gehiago), eta %11,81ekoa 2020ko urriarekiko (1.754 erabiltzaile gehiago).

El acosador

El perfil de un ciberacosador corresponde a un veinteañero, incluso bien parecido, que acosa simultáneamente a 15 o 20 menores “marcándoles durísimas pautas de control y dominación” y que despliega un sofisticado arsenal de tácticas de embaucamiento para conseguirlo.

La víctima

Las estadísticas sobre las víctimas indican que la mayoría son chicas, pero también se dan también muchos casos de chicos. Se ha detectado que ellos mandan fotos desnudos con más facilidad.

La estrategia

Suelen hacerse pasar por menores, aunque no siempre, y se ganan la confianza de su víctima. Más tarde, tratan de aislarla, criticando a su entorno y convenciéndola de que la relación que mantienen es única y mejor que cualquier otra.