Kemen Kirol Elkarteko ordezkariek Gipuzkoako Boluntariotzaren Saria jaso zuten atzo, Foru Jauregian, Markel Olano ahaldun nagusia eta Maite Peña Gizarte Politiketako foru diputatuaren eskutik. Sari horren bidez, Kemenek 27 urtez lurraldean egindako lana eskertu nahi izan zuten. “Kirolak oztopoak hausteko, pertsona desberdinak batzeko eta berdintasunezko gizarte bat eraikitzeko balio du”. “Egin duzuen lanak horrela erakusten du, eredu zarete gipuzkoar guztien-tzat”, azaldu zuen Olanok ekitaldian.