- Iaz 200 hezur-muin transplante inguru egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoan. Miguel Ángel Vesga Transfusio eta Giza- Ehunen Euskal Zentroko zuzendariak erabiltzen dituen datuen arabera, 200 esku-hartze horietatik 150 inguru autotrasplante deiturikoak izan ziren, eta besteak kanpokoak.

“Beste pertsona baten transplante horietatik 25 gaixoaren senitartekoren bati eta munduko erregistroan izena emanda zeuden gainerakoei esker gertatu ziren”, azaldu zuen. Gaur egun, hezur-muinaren emailearen munduko erregistroa 20 milioi pertsonak osatzen dute. Urtean 800-1.000 pertsona inguru animatzen dira izena ematera Euskadin. Datuen arabera, bi mila lagunetik bati deitu diote interbentzioa egiteko.

Autotrasplanteari dagokionez, profesionalak azaldu zuenez, gero eta prozedura erabiliagoa da. Esku-hartze horietan, hezur-muinean kaltetutako edo suntsitutako zelula amen ordez, gaixoak berak sendatutako zelulak erabiltzen dira. Hau da, kasu horietan Osakidetzak kimioterapia bezalako tratamenduekin sendatzen du pazientea, eta muina egoera onean dagoenean, teorikoki normala denean, senda-tze hori indartzeko, muin hori ateratzen zaio pazienteari berari, gorde egiten da eta tratamendu oldarkorra egiten zaio tumore-hondarrak ezabatzeko.