Kamioien eta autobusen ikuskapena, gaurtik aurrera

Ertzaintzak arreta berezia jarriko die takografoan jasotako atseden denborei

11.10.2021 | 00:06
Kamioi bat pisatzeko baskulan sartzen ertzainen aurrean. Argazkia: N.G.

donostia – Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, kamioiak eta autobusak zaintzeko eta kontrolatzeko kanpaina indartuko du Ertzaintzak gaurtik urriaren 17ra bitartean, ibilgailu horien takografoek jasota dituzten gidaldi –eta atseden– denborei arreta berezia eskainiz.

Zaintza bereziko kanpaina horretan zehar, baimendutako gidatze-denborak gainditzen ote diren eta ezarritako atsedenaldiak egiten diren egiaztatuko da, baita takografoak funtzionatzen duen edota erregistroak faltsutzeko eta polizia-kontrolak saihesteko manipulatu ote den ere. Bestalde, salgaien garraioaren kasuan, baimendutako karga baino gehiago daramaten eta behar bezala lotuta dagoen ikuskatuko da.

Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendari Sonia Díaz de Corcuerak adierazi duenez, "Lehiakortasun handiko sektoreetan, garraioa horien artean dagoelarik, presio ekonomikoak jokabide arriskutsuak eragin ditzake, esate baterako takografoa manipulatzea". "Gogoan izan behar dugu beti, bide-segurtasunak interes ekonomikoen gainetik egon behar duela. Euskal errepideak leku seguru izatea guztion erantzukizun partekatua da", jakinarazi du.

Urte osoan zehar Trafikoa eta Garraioa Zaintzeko eta Kontrola-tzeko antolatutako 46 kanpainen egutegian aurreikusita dago aipaturiko kanpaina hau.

anteriorsiguiente
noticias de noticiasdegipuzkoa