Txotx! egiteko prest berriz

09.10.2021 | 01:00
Hainbat bezero Astigarragako Petritegi sagardotegian txotx egiten.

pandemiaren aurkako segurtasun neurri gehienak kentzearekin batera sagardotegiak jendez bete dira

Sagardotegi askok ateak txotx denboraldian bakarrik zabaltzen badituzte ere, urte guztian zehar irekita manten-tzen direnek lan ugari izango dute asteburuan. Aste honetan bertan pandemiaren aurkako segurtasun neurri gehienak kentzearekin batera, erreserba kopuruak gora egin du leku askotan.

Astigarragako Petritegi sagardotegiko Ainara Otañok egunkari honi azaldu dionaren arabera, gaur eta bihar "beteta" egongo da sagardotegia. "Pandemian zehar jendeak bazkaltzera etortzeko ohitura hartu du, eta orain ere jende gehiago daukagu bazkaltzeko afaltzeko baino", nabarmendu du Otañok.

Neurri gehienak orain kendu badituzte ere, udatik ondo ari dira lanean Petritegin. Hala ere, orain aforoa %100 izanik, jende gehiago animatuko dela uste du. "Aste honetan jende askok deitu digu txotxa nola egin daitekeen galde-tzeko. Jendea gogoz dagoela nabaritzen da", azaldu du.

Lehen mahaietan eserita kontsumitu behar zenez, urtarriletik maiatzera pitxerretan ateratzen zuten sagardoa mahaira. Urtarrilean botiletan ateratzen hasi ziren eta gaur egun arte horrela mantendu da. "Orain, jendeak zutik kon-tsumitu dezakeenez, beharrezkoa izango da jaten eta edaten ari ez direnean musukoa jantzita eramatea. Horrez gain, metro eta erdiko distantzia ere mantendu beharko dute", azpimarratu du.

Horrez gain, ezingo da sagardotegian dagoen jende guztia batera joan txotx egitera. "Taldeka gerturatu beharko dute upeletara. Horrela, distantzia mantentzea askoz errazagoa izango da", azaldu du.

anteriorsiguiente
noticias de noticiasdegipuzkoa