Eskopeta batekin tiro egiteagatik kondenatua

Balkoira irten zen taberna bateko zalapartagatik kexu, eta alardeko eskopeta batekin egin zien tiro

09.09.2021 | 00:19

donostia – Gizon bati sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote Hondarribiko bere etxetik inguruko taberna baten kanpoaldean zeuden bi pertsonaren aurka jaurtigairik gabeko eskopeta batekin tiro egiteagatik, "zarata" handia egiten ari zirelako "garrasika" kexatu ondoren.

Kasuaren epaiaren arabera, Donostiako zigor-arloko epaitegi batean egindako juizioan, auzipetuak onartu egin zuen gertatutakoa, eta Fiskaltzak eskatutako zigorrarekin ados agertu zen; hori kontuan izanik, mehatxu-delitua egiteagatik zigortu dute, edari alkoholdunen eraginpean egotea aringarri izanik.

Gertaera 2019ko urriaren 6an izan zen, 00.30 aldera. Jesus Gonzalez de la Huebra abokatuak kasu honetan defendatu duen gizonak zarata batzuk entzun zituen etxe inguruan, "bere etxearen azpian" dagoen tabernaren kanpoaldetik zetozenak.

Hori zela eta, balkoira irten eta bertan zeuden bi lagunei kargu hartu zien, eurek aterako builen inguruan "oihuka kexatuz".

Epaileran ebazpenak dioenez, "Jarraian, bere etxean sartu, jaurtigairik gabeko suzko munizioa erabiltzen duen alardeko eskopeta tradizional bat hartu, eta bi tiro egin zituen airera eta beste bat zuzenean kaltetuak zeuden lekura".

tiro suzko munizioarekin Hala ere, epaiak argitzen duenez, "tiro bakar bat ere ez zen jaurtigaiekin egin, suzko munizioarekin baizik".

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak bere garaian jakinarazi zuenez, Ertzaintzari gertatutakoaren berri eman zitzaionean, agente bat gizonarekin harremanetan jarri zen, eta hark, armagabetuta kalera irtetea eta etxetik eskopetarik gabe eta erresistentziarik gabe irtetea onartu egin zuen.

Ertzain-etxetik pasa eta ezinbesteko izapideak burutu ostean, atxilotua aske geratu zen, eta epaitegiak noiz deituko zain da.

Ebazpenean zehazten denez, gertakari horiek, edanda egotearen aringarria duen mehatxu delitua dira; ondorioz, urte erdiko espetxe-zigorra ezarri zaio, baina ebazpen berean, zigor hori bertan behera uztea erabaki dute, gizonak hurrengo bi urteetan deliturik ez egitearen baldintzapean.

anteriorsiguiente
noticias de noticiasdegipuzkoa