Azken eraso matxistak salatzeko kontzentrazioa Donostian

Udaleko eta Aldundiko hainbat ordezkarik babesa agertu zieten atzo biktimei Alderdi Ederren

25.08.2021 | 00:44
Donostiako Udaleko eta Aldundiko ordezkariak eraso sexistak salatzeko elkarretaratzean, atzo. Argazkia: Efe

donostia – Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak gaitzespena adierazi zuten atzo hirian izan berri diren eraso matxisten aurrean.

Eguerdiko 12.00etan elkarretara-tzea egin zuten Alderdi Ederreko lorategien aurrean bi erakundeetako dozena bat ordezkarik, tartean izan ziren Nekane Arzallus alkateordea, Eider Mendoza Gobernantzako diputatua eta Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko foru diputatua.

Donostiako Udala, eraso sexisten aurka zioen pankartaren atzean, bildutakoek hainbat minutu eman zituzten isiltasunean, azken erasoak salatzeko; aurreko astean taxilari batek jasandakoa, eta joan den asteburuan bikotekidea jotzeagatik atxilotu zuten gizonarena.

Arzallusek babesa eta elkartasuna adierazi zien biktimei, eta talde politikoek "balioetan oinarritutako hezkuntzan elkarlanean" jarraituko dutela adierazi zuen, "bestelako modu batean" elkarrekin bizi ahal izateko.

"Tamalgarria da, gure hirian, oraindik ere, horrelakoak gertatzea", gaineratu zuen, "erakundeok, gertaera horiek gaitzetsi eta biktimei babesa eta laguntza eskaintzeko gaude".

Gaineratu zuenez, EH Bilduk Udaleko gainerako taldeen gaitzespen adierazpenarekin bat egin ez bazuen ere, "garrantzitsuena elkarretara-tzean gurekin egon izana da".

Bestalde, gazteen eta Ertzaintzaren arteko istiluak gaitzesteko de-klarazioari dagokionez –EH Bilduk ez zuen horretan ere bat egin–, gainerako taldeek "ezinbestekoa" zen gaitzespena egin zutela esan zuen Arzallusek, eta koalizioak "dagozkion azalpenak" eman beharko dituela.

anteriorsiguiente
noticias de noticiasdegipuzkoa