Atxilotuta paperik gabeko migratzaileei muga pasatzen laguntzeagatik

Doneztebeko bizilagun bat da, eta tabakoz betetako hainbat maleta ere atzeman dizkiote

21.08.2021 | 00:46
Polizia-kontrol bat Irungo Santiago Zubian. Argazkia: Javi Colmenero

Donostia – Irungo Atzerritarren eta Mugen Brigadako eta Hendaiako Aireko eta Mugetako Poliziako agenteek elkarrekin burututako ikerketa baten ostean, aljeriar hiritar bat atxilotu dute, legez kanpoko immigrazioa egitearen eta kontrabandoaren ustezko delituak egotzita.

Jatorri magrebtarreko herritar batek gidatzen zuen ibilgailu batek, gizakien trafikatzaileek etorkin irregularrak –batik bat jatorri afrikarrekoak eta muga legez kanpo gurutzatu nahi dutenak– biltzeko erabili ohi dituzten gune eta pasaguneetan geldialdi ugari egiten zituenaz jabetutakoan abiarazi zuen Polizia Nazionalak ikerketa.

Irungo polizia-etxeko ikertzaileek zehaztu ahal izan zutenez, soilik aurtengo maiatzean 28 aldiz pasa omen zen Iparralderantz. Ikerketa garatu ondoren, susmagarria identifikatu ahal izan zuten; Donezteben bere familiarekin batera bizimodu erabat normala zueneko itxurak egiten zituen gizaseme aljeriarra zen.

Bestalde, nazioarteko polizia-koordinazioko jarduerak ere martxan ipini ondoren jakin zuen Polizia Nazionalak, Hendaiako Aireko eta Mugetako Poliziak ere ikerketapean zuela pertsona hori, eta, horregatik, elkarren arteko bilera egin zuten.

Atzo polizia-ordezkaritzatik azaldu zutenez, Frantziako herrialdean agenteek Justizia Auzitegiaren babes judiziala bazutela ikusita, eta Espainiako ikertzaileek "ikerketa-lanak aurreratuago" zituzten arren, Polizia Nazionalak "Fran-tziako segurtasun kidegoari luzatu zioten euren ikerketen edukia".

Mugaz alde bietako poliziek, Gipuzkoa eta Ipar Euskal Herria hartuko zituen ikertuaren gaineko zaintza-dispositibo bat ezartzea erabaki zuten. Berehala ziurtatu ahal izan zuten, astean behin baino gehiagotan gurutzatzen zuela alde batetik bestera bere ibilgailu partikularrean, eta Baionan aparkatzen zuela. Ondoren, Bordelerako trena hartzen zuen, tamaina handiko zenbait maleta hartuta.

Guztira, Baiona eta Bordeleko geltokien arteko trena hamahiru aldiz hartu zuela egiaztatu zuten agenteek. Zaintza lan horietan jakin zuten agenteek, beti egun berean itzultzen zela eramandako maleta horien arrastorik gabe.

Hainbat astetan errepikatutako jarduera horretaz jabetuta jakin zuten ikertzaileek, susmagarriak jatorri ezezaguneko salgaien garraioa ere gehitu ziola migratzaileen trafiko jardunari.

Hala, abuztuaren 3an, Hendaiako Aire eta Mugetako Poliziak pertsona hori atxilotu zuen Lizuniagako muga zeharkatuta zuenean. Autoan, egoera irregularrean zegoen etorkin bat zeraman, bai eta barruan 110 tabako-kartoi zituzten hainbat maleta ere, bere bidaiak substantzia horren kontrabandoa egiteko ere baliatzen zituela frogatuz.

Salaketa horiek kontuan izanik, atxilotua Frantziako espetxe batean dago, datorren irailerako aurreikusita dagoen epaiketaren zain.

antzeko atxiloketak Irundik abiatuta legez kanpo egindako giza trafikoa egotzitako atxiloketa hau ez da aurtengo bakarra. Maiatzean, Polizia Nazionalak eta Atzerritarren Brigadako agenteek beste gizon bat atxilotu zuten, 280 pertsona ingururi muga zeharkatzen lagundu izanagatik.

Oraingo honetan gertatu bezala, Espainiako agenteek eta Hendaiako Aireko eta Mugetako Poliziak elkarlanean burutu zuten ikerketa, eta maiatzaren 1ean atxilotu zuten susmagarria.

anteriorsiguiente
noticias de noticiasdegipuzkoa