- Euskalmetek estazio ozeano-meteorologiko berri bat jarri du martxan Mutrikuko portuaren kanpoaldeko dikean. Estazio horrek kostaldearen eremu zabaleko olatuen datuak emango ditu, baita itsasoko tenperaturarenak eta galernen desplazamenduaren intentsitate eta abiadurarenak ere.

Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Mutrikuko Udalak eta itsas ingurunean espezializatutako Azti teknologia-zentroak elkarlanean jardun dute ekipamendu berria gauzatzeko.

Euskalmetek Ipar Euskal Herrira begira dagoen kostaldeko eremuari buruzko informazioa bildu ahal izango du, orain arte ezin baitzuten kostaren alderdi horretako datu zuzenik eskuratu; eta, aldi berean, " Maiatzetik irailera bitartean ohikoa den galernen fenomenoaren inguruko informazio baliotsua" ere jaso ahal izango du.

Gainera, Mutrikuko estazioak airearen tenperatura, hezetasun erlatiboa, haizea eta eguzkitik iristen den energia neurtuko ditu denbora errealean, eta buia berri batekin ere konektatuko da, itsasoko uraren tenperaturari eta olatuei buruzko datuak emango dituena, olatu bakoitzaren ezaugarriak banan-banan zehaztuz.

Helburua da Olatuei buruzko informazio aberatsago hori Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzarentzat "baliagarria" izatea da helburua, "Babes zibilarekin eta ekaitzekin lotutako prebentzio-neurriei dagokionean".

EEEren zentral undimotorrak kudeatzen duen BIMEP-entzat (Biscay Marine Energy Platform) ere lagungarri izango da, "Olatuek sor-tzen duten ekoizpen elektrikoa doi-tzeari eta optimizatzeari dagokionez, sistema horien eraginkortasuna hobetuz".

Ekipamendu berriak lau kameradun "KostaSystem" izeneko bideometria-sistema bat du, olatuak eta horien haustura kontrolatuko dituena, bai eta portuko astinaldiak eta urak kostaldean eragindako gainditzeak ere, Mutrikuko hondar-tzaren erabilerari buruzko informazio interesgarria emateaz gain.

Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak estazio berria bisitatu zuten atzo, baita kokaleku berean dagoen eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) orain hamar urte instalatutako olatuen energia planta ere.

"Euskalmeten kostaldeko estazio berriak emandako datuei esker, balio handiko datuak lortuko dira olatuen energia aprobetxatzeko gailu berrien diseinua hobetzeko, eraginkorragoak izan daitezen eta energia gehiago sor dezaten, modu eraginkorragoan eta kostu txikiagoarekin", nabarmendu du.

Bestalde, BIMEPek energia berriztagarrien teknologiak garatzeko bi instalazio ere baditu: bata, itsaso zabalean saiakuntzak egiteko, eta, bestea, Mutrikuko instalazioan, aire-turbina, kontrol eta ekipamendu estrategia kontzeptu berriak entsea-tzeko.

Mutrikuko olatuen energia-plantak hamar urte bete ditu energia etengabe sortzen; munduko tankera honetako merkataritza-instalaziorik zaharrena da, bai eta funtzionamendu-ordu gehien pilatu dituena ere. Itsas energiako instalazio berriztagarri batek "gaur arte inoiz lortu gabeko" ekoizpen markak hautsi ditu.

"Urtean 300.000 kWh inguru ekoizten ditu, hau da, urtean 100 etxebizi-tzak kontsumitzen duten energia elektrikoa. 2020. urtean, 2.000.000 kWh-ko metatutako ekoizpen elektrikoaren marka lortu zuen, beste teknologia batzuekin alderatuz gero kopuru apala, baina olatuen energiarako mugarri izan dena ", azpimarratu dute.

Hamargarren urteurrenaren harira, bisita gidatuak antolatu dituzte uztailaren 30etik abuztuaren 1era bitartean, energia-sorleku horren barrualdea ezagutu eta turbina-aretora sartzea ahalbidetuz. "Aukera paregabea da, ohiko bisitak kristalezko kabina baten bitartez soilik egiten baitira, instalaziorako sarbide fisikorik izan gabe".