'Dolly', genetika irauli zuen ardia

05.07.2021 | 00:15
Dolly, bere sortzaileetako batekin batera, Iam Wilmunt.Argazkia: Efe

Duela 25 urte klonatu zenetik, gauza gutxik egin dute aurrera biologiako ezagutzak bezainbeste

Orain 25 urte Dolly ardia klonatu zenetik, arlo gutxitan egin da aurrera biologiari buruz dugun ezagutzan bezainbeste, eta azkartasunez, gainera. Eremu horretan garatutako bi tresnak, klonazioak eta edizio genetikoak, ikerketa zientifikoa iraultzeko gauza izan dira eta, hain zuzen ere, Medikuntzako Nobel saria ere jaso dute.

Dolly 1996ko uztailaren 5ean jaio zen eta Ian Wilmutek eta Edinburgoko Roslin Instituteko bere lankideek asmatutako teknika baliatuz zelula helduetatik klonatutako lehen ugaztuna izan zen. Dollyren klonazioa (modu naturalean 1998an kumea erditu eta 2003an hil zena) medikuntza birsortzailerako, biologiarako eta nekazaritzarako aukera neurrigabeak ireki zituen iraultza zientifikoaren abiapuntua izan zen.

"Dollyren sorrera funtsezko mugarria izan zen biologian, XX. mendeko garrantzitsuenetako bat, gogora ekarri baitzigun zelulak plastikoak direla eta birprogramatu daitezkeela, ordura arte esan bai baina inoiz frogatu gabe zegoena. Horrela, muskulu, garun edo giltzurrun bateko zelula heldu batetik abiatuta, posible dela haren nukleoak enbrioiaren garapenaren pausu guzti-guztiak berriro errepikatzea" azaldu du elkarrizketa batean CSIC-eko Bioteknologia Zentru Nazionaleko Lluis Montoliu zientzialariak.

2012an, Suediako Zientziaren Akademiak Medizina Nobel saria eman zion John Gurdon britainiarrari, 1960ko hamarkadan anfibioekin klonatzeko oinarriak ezar-tzeagatik, eta Shinya Yamanaka japoniarrari, zelula helduak pluripotente bihurtzeko birprogramatu daitezkeela frogatzeagatik.

"Bitxia bada ere, Akademiak ez zuen Dolly gogoan izan. Inolaz ere, Gurdon eta Yamanakaren aurkikuntzek diziplina berri bati bide eman zioten: kaltetutako organoak konpontzeko zelula-taldeak eta ordeztu daitezkeen ehunak garatzea ahalbidetzen duen medikuntza birsortzailea, hain zuzen ere ", dio Montoliuk.

beldurra Eta Dollyren jaiotzak giza klonazioari buruzko beldur eta mamu guztiak piztu bazituen ere, aitortu beharrekoa da, maila akademikoan iraultza handia ekarri arren, bere erabilera klinikoa errealitate izatetik oso urrun dagoela, "praktikan, prozesu oso konplikatua delako", azaldu du.

"Ez da klonatu, eta ez dut uste inoiz egingo denik, muga etikoez aparte, teknika horren eraginkortasuna oso eskasa delako. Kontuan hartzekoa da, 21 urte pasa zirela Dolly jaio eta makako ba-tzuk klonatu zituzten arte, teknika horrek soilik %1eko eraginkortasuna baitu, pertsonengan jardutekotan etikoki onartezina den datua". Eta teknika hori desagertutako animalia ba-tzuk klona-tzeko erabili izan den arren, desagertutako espezieak berreskura-tzea oso zaila da, obulua berreraikitzeko lotura handia duen espezie baten material genetikoa erabiltzea ezinbestekoa delako.

anteriorsiguiente


noticias de noticiasdegipuzkoa