- Gaur egun, gaixotasun zeliakoa diagnostikatzeko endoskopia egitea nahitaezkoa da, baina Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) ikertzaileek eta Ikerbasquek gaixotasun zeliakoa listu bidez diagnostikatzeko metodo bat garatu dute.

Ainara Castellanos ikerlari nagusiak eta Maialen Sebastián doktoretza aurreko ikasleak metodo ez-inbaditzaile bat garatu dute, gaur egun alor horretan egiten diren endoskopien kopurua nabarmen murriztea ahalbidetuko duena. Kalkuluen arabera, biztanleen %1ek sufritzen du genetikoki horretarako joera duten pertsonei eragiten dien gaixotasun zeliakoa izeneko nahasmendu autoimmune konplexua.

Gaur egun, diagnostikoa egin ahal izateko, endoskopia bat egitea ezinbestekoa da; proba oso desatsegina, garestia eta, gainera, batzuetan beharrezkoa ez dena. Kaltetuek digestio-sistemako beste gaixotasun batzuen an-tzeko sintomak izaten dituzte -tripako mina, pisu-galera edota anemia-, eta horiez aparte, gaixotasun zeliakoa garatzeko arrisku handiena ematen duen aldaera genetikoa populazio osasuntsuaren ehuneko handi batean presente dago.

Hori dela eta, sintomak eta arriskuko genetika dituzten paziente ez-zeliako askori behar ez den endoskopia egiten zaie.

Gaur egun helburu horrekin egiten diren endoskopien kopurua nabarmen murriztu daiteke iker-tzaile hauek garatutako diagnostiko ez-inbaditzailearen metodoa erabiliz.

Lan honetan, Ikerbasqueko eta UPV/EHUko ikertzaileek Biodonostia eta Biocruces institutuen eta Txagorritxu eta Galdakaoko Ospitaleen laguntza izan dute.