Tecnun Nafarroako Unibertsitatearen Donostiako Ingeniaritza Eskolako automobilgintza taldeko ikasleek aurtengo udan Formula Studenten Gipuzkoa ordezkatuko duen eserleku bakarreko ibilgailu elektrikoa aurkeztu zuten atzo. Tecnuneko 60 ikasleek 60 enpresaren laguntza izan dute eta mundu osoko 600 unibertsitatetako 2.500 ingeniaritza ikasle baino gehiago izango dituzte aurrez aurre.