'SkapeKlima', ingurumena joko bihurtuz

03.06.2021 | 23:45

Jarduera ludiko berri hau Emausek Donostian dituen instalazioetan eskainiko zaie ingurumen-ekintzaLeei

skapeKlima izena du, Gipuzkoako gazteak klima-krisia geldiarazteko prest dauden "ingurumen-ekintzaile" bihurtzen saiatzeko, Foru Aldundiak, Emausek eta Kutxa Ekoguneak sortutako ihes-jokoak.

Jarduera ludiko berri hau Emausek Donostiako Mundaiz bidean dituen instalazioetan kokatuko da. Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak adierazi zuenez, "SkapeKlima joko bat baino askoz gehiago da"; izan ere, "Azken helburua" aldaketa klimatikoa geldiaraztea baita, "gazteak ahaldunduz". Jarrera aldaketa horren eragina "erabakigarria" izango da emisio kutsatzaileak murrizteko, "itzulerarik gabeko egoerara" iritsi baino lehen.

Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dagoen jolasa planetan bizi den larrialdi klimatikoan girotuta dago, eta parte-hartzaileek "hausnarketa eta ekintza prozesu batetik" konpondu beharko dituzten erronka batzuk planteatuko ditu.

SkapeKlimak, gainera, "ikasgeletan taldean" aurre egiteko erronkak proposatuko eta talde aktiboenentzat sariak emango ditu; esate baterako, "naturarekin kontaktuan asteburu ludiko batez" gozatu ahal izatea.

Gazteen eguneroko bizitzako hainbat jarduera eta horiek ingurumenean duten eragina aipatuko dira jolasean, hala nola eskolara joateko modua, mezu elektronikoak zein WhatsAppekoak bidaltzea, edo hanburgesa bat jatera joatea.

Garbiñe Etxezarreta Kutxa Ekoguneko zuzendariak azaldu zuenez, SkapeKlimak nerabeak eta gazteak "bakoitzak bere ingurunean duen aldaketarako botereaz" jabetuko ditu, "bizipenak euren kabuz esperimentatuz".

Javier Pradini Emauseko zuzendariaren hitzetan, "ekintza posiblea eragozten edo geldiarazten ez duten" mezu "suntsitzaileen" aurrean jolas berri honek gazt eengana "hurbiltzeko ahalegina" egiten du, egungo gazteriarekin hain lotuta dauden "gamifikazio tekniken kode eta logikak" erabiliz.

Gipuzkoako Foru Aldundiak gonbita egin die lurraldeko ikastetxeei, 2021-2020 ikasturteko plangintzan txertatu eta Bigarren Hezkuntzako ikasleek jokoan parte har dezaten, datorren irailean martxan izango baita.

Kutxa Fundazioak ScapeKlima proiektua babesten du, irabazi asmorik gabeko Gipuzkoako elkarte eta erakundeek garatu beharreko proiektu sozial eta kulturaletarako laguntzen urteko deialdiaren bidez.

Agenda 2030en barruan kokatzen da proiektu hau. Garapen Jasangarriaren Helburuan txertatzen da eta hezkuntzaren eta sentsibilizazioaren garrantzia onartu nahi da ezarpen-estrategia gisa.

Medio grado menos. El pasado mes de mayo fue un mes frío, con un valor de temperatura media en Euskadi medio grado por debajo del promedio normal, y muy seco, con la excepción de las comarcas de Donostia y Gernika-Bermeo, que se acercaron a los registros normales. Se trata del segundo mayo más seco de este siglo, solo por detrás de 2006 y similar a los años 2004 y 2016. Según los datos de la Agencia Vasca de Meteorología, Euskalmet, a lo largo de este mes los valores medios de temperatura se movieron entre los 14-15 grados, siendo el sexto mayo más frío de unas series encabezadas por el 2013.

Mayo fue frío y muy seco

euskadi

Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dagoen jolasak ikasgeletan taldean aurre egiteko erronkak proposatzen ditu

anteriorsiguiente
noticias de noticiasdegipuzkoa