- Osasun-bermerik handienak ziurtatzeko, UPV/EHUko ikasgelez gain, Ficoba, BEC eta Iradier Arenako instalazioetan egingo dira Ikasturte honetako Unibertsitaterako Sarbiderako Ebaluazioaren azterketak. UPV/EHU eta Eusko Jaurlaritzako Hezkun-tza Saila elkarlanean aritu dira ikasturte osoan, ekainaren 8, 9 eta 10ean ohiko deialdian eta uztailaren 6, 7 eta 8an ezohiko deialdian egingo diren azterketa horiek antolatzeko.

Gaur egungo egoera kontuan izanik, unibertsitateak eta Jaurlari-tzak ohi baino egoitza gehiago eskainiko dituzte azterketak egiteko, osasun-baldintzarik onenak bermatu ahal izateko.

Horrela, aurtengo edizioan, UPV/EHUren hiru campusetan ohikoak diren egoitzei, Irungo Ficoba, Bizkaian BEC eta Araban Iradier Arena batuko zaizkie. Gainera, iazko esperientzia positiboa ain-tzat hartuta, ordutegia birdiseinatu da higiene, segurtasun eta antolaketa neurriak betetzen direla bermatzeko, eta ikasleen itxaronaldiak eta atsedenaldiak optimizatzeko.

TextoIkasleek eurek eraman beharko dute azterketa egiteko beharrezkoa den materiala (boligrafoak, erregelak, kalkulagailua), ezarritako gutxieneko segurtasun-distantzia uneoro mantendu beharko dute, eta maskara uneoro jarrita edukitzea ere nahitaezkoa izango da. Ikasgeletara sartu aurretik, pertsona guztiek eskuak garbitu beharko dituzte urarekin eta xaboiarekin, edota sarbideetan jarrita egongo diren gel zein soluzio hidroalkoholikoen bana- tzaileetan.