Teknikerrek Basoa Fundazioarekin lankidetzan teknologia berri bat garatu du eta atzo ohar baten bidez jakinarazi zuenez, egurrean izan litezkeen izurriteak ebaluatzen lagun dezake, modu eraginkorrago eta objektiboago batean.

Teknologia hau biometikaren (natura imitatzen duen zientzia) oinarrizko printzipio batean oinarri-tzen da. Horren arabera, kolpatzen denean, zuhaitz gaixo batek ez du zuhaitz osasuntsu baten soinu berdina sortzen.

"Zuhaitzen egurraren soinuaren maiztasuna neurtzea pertsonen gorputzaren tenperatura neurtzearen baliokidea izango litzateke", azaldu zuen Jon Ander Sarasuak, Teknikerreko ikertzaileak.

Teknikerrek garatutako teknologiak, mailu batez osatutako perkusiozko elementu baten eta mikrofono batez osatutako seinaleak eskuratzeko sistema baten bidez, "modu azkar, erraz eta merkean" diagnostikatuko du banda marroiak, pinuaren izurria ere esaten zaionak, zuhai-tzetan eragiten duen gaixotasun-maila.

Teknologia horrek pinudien arduradunei egurrean egon daitezkeen izurrien ebaluazio eraginkorragoa egiten lagundu diezaieke; izan ere, Teknikerren arabera, banda marroia arriskutsua da hemen landatzen diren espezie arruntentzat, hala nola, intsignis pinuarentzat.

"Zuhaitzak gaixotzen direnean ura galtzen dute. Hori gertatzen den heinean, zuhaitzak sortzen duen soinua ere aldatuz joaten da, gitarra bat deshidratatzen denean bere noten soinua aldatzen den bezala", adierazi zuen Sarasuak.

Ideia hau oinarrizko printzipio mekaniko batetik dator: zuhaitz batek ura galtzen badu, bere dentsitatea murriztu egiten da. Beraz, jo-tzen denean igortzen duen soinua altuagoa da. Zuhaitza osasuntsu badago hazi egingo da, eta beraz, soinua berdina edo sakonagoa izango da.

Izatez, pertsonen entzumena ez da gai aldaketa horiek bereizteko, baina datuak tratatzeko sistema duen mikrofono batek horretarako aukera ematen du.

Proiektuaren lehen urratsa ekipoarekin bibrazio-erpinak detektatzeko bideragarritasun-azterketa bat egitea izan da. Horretarako, sentsorea baliozkotu dute azelerometroen bidez egindako neurketekin. Jarraian, bibrazio-moduen aldaketen sentikortasuna ebaluatu dute, FEM (Finite Element Method) simulazioaren bidez.

Azkenik, azterketa esperimental bat ere egin dute eta zortzi hilabetetan zehar hamar pinuren maiztasun naturalek izan duten bilakaera aztertu dute. Tekniker eta Basoa Fundazioko arduradunak hilero hurbildu ziren banda marroiak kaltetutako pinudi batera eta zuhaitzak kolpa-tzen zituzten unean haiek helarazten zuten soinua jaso zuten. Teknikerren arabera, ondoz ondoko grabazioetan jasotako soinuaren maiztasunaren bilakaerari esker, ikertzaileek baso-ustiategi horiek zuten gaixotasun-mailaren berri izan zuten.

"Basoa Fundazioko adituek zuhai-tzen ikuskapen bisuala egiten duten bezala, Teknikerren soinua bezalako datu objektibo batekin neurtzen dugu gaixotasuna", azaldu zuen.

Azterlanean ikusi denez, azterketa-aldian hil ziren zuhaitzetako ba-tzuk ausazko portaera izan zuten, eta haien maiztasun naturala baldintza klimatologikoen ondorioz aldatu zen. Bizirik zirauten zuhai-tzek, berriz, adituek adierazitako balorazio bisualaren oso antzeko maiztasun-joera izan zuten. "Frogek nolabaiteko atzerapena erakusten dute sentsoreak emandako emaitzen eta adituen marken artean, eta horrek frogatzen du zuhaitz baten maiztasun natural nagusiaren neurketak bere osasunaren bilakaera erabaki dezakeela, baita sintoma bisualak agertu baino lehen ere", nabarmendu zuen Teknikerrek oharrean.