- Gaurtik aurrera 30 kilometro orduko abiadura muga ezarriko du Trafiko Zuzendaritza Nagusiak hiri-erdigune guztietan. Zirkulazio araudi berria azaroaren 11ean onartu zuten eta neurri honek pertsonek eta ibilgailuek partekatu behar dituzten espazioetan pertsonak lehenestea du helburu.

Erreferentzia nagusia 30 kilometro orduko abiadura bada ere, beste bide batzuetarako araudia desberdina izango da. Alde batetik, noranzko berean bi errei edo gehiago dituzten bideetan 50 kilometro orduko gehienezko abiaduran joan daitezke ibilgailuak. Bestalde, beste bide batzuk 20 kilometro orduko abiadurara mugatuta egongo dira, errepidea eta espaloia maila berean dituztenak alegia.

  • Gehiago irakurri: Donostia: ¿cuál es el límite de velocidad en mi calle?

Isunen zenbatekoak ere zehaztuta daude dagoeneko. Gutxieneko isuna 100 eurokoa izango da, baldin eta 30 kilometro orduko muga duen bidean 50 kilometro orduko gaindi-tzen ez badira. 300 eurora igoko da, eta gidabaimeneko bi puntu kenduko zaizkie 51-60 kilometro orduko abiaduran dabiltzanei; 400 euro eta lau puntu 61-70 kilometro orduko abiaduran dabiltzanei; eta 500 euro eta 6 puntu 71-80 kilometro orduko abiaduran dabiltzanei. Horiek guztiak zigor "larri" gisatzat hartuta daude. Aldiz, 81 kilometro orduko abiaduratik aurrera, "oso larritzat" hartzen dira zigorrak eta 600 euroko isuna eta gidabameneko sei puntu kenduko dizkiete muga hori igarotzen dutenei.

Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren arabera, neurri berri hori ezartzera eraman duten arrazoiak dira, lehenik eta behin, udalek lege-babesa izateko eta 30 kilometro orduko gehienezko abiadura beren herrietan aplikatu ahal izateko egindako eskaera.

Alde horretatik, Trafiko Zuzendaritzak dio 2019an hirietako zirkulazio-ezbeharretan hildakoen kopurua %6 igo zela, eta hiriarteko bideetan %6 murriztu zela. Gainera, urte hartan hirietan hildakoen %82 oinezkoak, txirrindulariak eta motozaleak ziren.

Hirietan baimendutako abiadura maximoaren mugak jaitsita, harrapatze baten ondorioz hiltzeko arriskua %80 murrizten da. Talka egiten duen ibilgailuaren abiadura 30 kilometro ordukoa bada, arriskua %10ekoa da; 50 kilometro ordukoa bada, berriz, herio-tza-arriskua %90ekoa da. Trafiko Zuzendaritzaren datuen arabera, 50 kilometro orduko abiaduratik 30era pasatzean, ibilgailua geldi-tzeko behar den distantzia erdira murrizten da.

bilbo, aitzindari

Bilbo aitzindari izan da "zirkulazioa arintzeko" borroka horretan, izan ere, 2020ko irailaren 22an, bide guztiak 30 kilometro orduko abiadurara mugatu zituen mundu osoko 300.000 biztanletik gorako lehen hiria bihurtu zen.