DONOSTIA. Eider Mendoza Gobernantza diputatuak eta Josu Idigoras Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu zuzendariak Gipuzkoako suhiltzaileen jardueraren inguruko datuen berri eman zuten atzo Donostian eskainitako agerraldian.

ipuzkoako zahar-egoitzak eta bestelako baliabide soziosanitarioak covid-19tik desinfektatzeko lanen ondorioz, iaz %20,9 handitu ziren foru-suhiltzaileen jarduerak; 3.782 esku-hartze egin zituzten 3.305 ezbeharretan, 2019an baino 654 gehiago.

Diputatuak "larrialdi zerbitzuen garrantzia" azpimarratu zuen, pandemiak "argi" utzi duenez; izan ere, "birusaren aurkako lanean lehen lerroan egon baitira, bai egoitzetan, bai beste hainbat foru baliabideetan, eta funtsezkoak izan direlako Aldundiak covid-19ari emandako erantzunean".

Foru arduradunak azaldu zuenez, "Alarma egoera indarrean sartu eta hurrengo hamalau asteetan nabarmen murriztu ziren suhiltzaileek ematen dituzten ohiko zerbitzuak", eta jaitsiera hori "pandemiak sortutako behar berriek" konpentsatu zuten, 2019ko epe berarekin alderatuta zerbitzuen %64ko hazkundea eragin baitzuten premia berri hauek.

Bestalde, Josu Idigorasek azaldu zuenez, iaz suhiltzaileek artatu zituzten 667 suteek (-%0,45) 880 irtenaldi eragin zituzten parkeetatik (-%7,85). Horietatik 365 hiri-inguruneetako etxebizitzetan izan ziren; 60 landa-erabilerako higiezinetara; 82 industrietara eta biltegietara; 98 landaredi-guneetara; 79 garraiobideetara, eta 195, edukiontzietan eta hiri-hornigaietan zabaldu ez ziren sute isolatuetara.

Idigorasek argi azaldu zuen, zifrak aurreko urtekoaren "oso antzekoak" direla, eta aldaketarik esanguratsuenak industria eta biltegietako esku-hartzeen kopuruan (%35) eta garraiobideetako suteen kopuruan (-%24) daudela.

"Bi kasu horietan, aldaerak pandemiarekin zuzenean lotuta daude", inolaz ere, industriaren kasuan, "Enpresetako suteen jaitsiera azken urteetako joera da", azpimarratu zuen.

Salbamendu jarduerei dagokienez, 1.054 izan ziren, aurreko urtekoak baino "pixka bat gutxiago" (-%4,4); eta trafikoari lotutakoak jaitsi ziren nabarmen, 338 izanik (-%32,53), pandemiaren ondorioz ezarritako "mugikortasunaren mugak" zirela eta.

Eider Mendozaren iritziz, datuek "argi" uzten dute zerbitzuaren garrantzia; eta horren jakitun direlako, Aldundiak bi autoeskailera birakari automatiko berrirekin hornitzea erabaki du, 1,6 milioi euroko aurrekontua horretara jarrita.

685

Suhiltzaileak izan ziren egoi-tzen aliatu nagusiak.

1.054

535 zauritu artatu eta arris-kuan ziren 340 pertsona erreskatatu zituzten.

667

Gehienak (%68) egunez izan ziren, eta kasurik gehien, berriz, larunbataz.

4

. Lau pertsona hil ziren, 33 zauritu eta 13 into-xikatu.

1.502

1.436 ezbehar konponduz, iaz baino 816 gehiago.

211

Suhiltzaileen jarduera guztien %6,38 eragin zituzten.