- Hondarribiko Udalak azken hamar urteetan egindako kontserbazio lanaren berri izateko eta Jaitzubiako paduren bilakaera historikoari buruz ikasteko irteera bat antolatu da ekainaren 19an. Parte- hartzaileek apo lasterkaria espezie mehatxatuaren habitaten hobekuntzan parte hartu ahal izango dute. Irteera Zumarditik abiatuko da goizeko 9.00etan eta toki berean amaituko da 14.00ak inguruan. Izen emateak bibe.me webgunean egin behar dira.