Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak Tecnun Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolaren instalazioak bisitatu zituen atzo lurraldeko unibertsitateekin egiten ari den lan-bileren testuinguruan. Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko foru diputatu Jabier Larrañagarekin eta Raul Anton Tecnuneko zuzendariarekin elkartu zen bi erakundeek dituzten lankidetza-ildoen balantzea egiteko. Mugikortasun berriari lotutako industria sustatzeko Gipuzkoa egiten ari den ahaleginean Tecnunek egin dezaken ekarpena aztertu zuten, besteak beste.