- Euskaltzaindiak 2021-2024 aldiko lurralde-ordezkariak izendatu zituen atzo, prentsa-ohar baten bidez jakinarazi zuenaren arabera. Gipuzkoari dagokionez, ordezkaria ez da aldatuko datozen urte horietan eta beraz, Miriam Urkiak jarraituko du lan hori egiten.

Araban ere ez du inolako aldarik egingo Akademiak eta Roberto González de Viñasprek jarraituko du lurralde horretako ordezkari gisa. Nafarroan aldiz, ordezkari berria jartzea erabaki dute eta Sagrario Aleman arduratuko da postu hori betetzeaz. Aldaketa horrekin, Andres Iñigoren lekua hartuko du.

Azkenik, Ipar Euskal Herriko ordezkari berria Jean-Baptiste Coyos izango da eta Xarles Videgainen postua okupatuko du.