- Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzek, Unibasq Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren zuzendari Iñaki Herasek, eta Unibertsitate eta Ikerketako sailburuorde Adolfo Moraisek EAEko unibertsitateetan nazioartekotze-aitorpena edo prestakuntza dualaren aitorpena duten Unibertsitateko Gradu eta Masterren eskaintza aurkeztu zuten atzo Donostian egin zuten prentsaurreko batean.

Aitorpen duala eta nazioartekotze-aitorpena Unibasq agentziak emandako aipamenak edo zigiluak dira, izan ere, Unibasq-i baitagokio Euskal Unibertsitate Sistemaren kalitatea ebaluatzea, akreditatzea eta ziurta-tzea.

Unibertsitate-titulu dualek bere prestakuntza praktikoaren gutxieneko bat kanpoko enpresa edo entitate batekin lankidetzan garatzen dute, eta ikasleek gelan eta enpresaren egoitzan jasotzen dute prestakuntza. Ikasturte honetan, Euskal Unibertsitate Sistema osatzen duten hiru unibertsitateek 41 unibertsitate-titulazio dual ikasteko aukera ematen dute guztira: 27 unibertsitate-gradu eta hamalau unibertsitate-master. Ikasketa-modalitate horretan 1.380 unibertsitate-plaza daude, horietako 1.012 Ingeniaritza eta Arkitekturako jakintza arloan, eta 368 Gizarte eta Lege Zientzien arloan.

EAEn unibertsitate-titulu ofizial dualak aitortzea eta ezartzea 2022rako Unibertsitatea+Enpresa Euskal Estrategiarenhelburu bat izan zen eta prentsaurrekoan esan zutenaren arabera, oraingo kopuruek estrategia horrek 2022rako ezarritako helburua -aitorpen duala zuten 25 titulazio izatea- gainditzen dute.

2018-2019 ikasturterako kopurua 22ra iristen zen euskal unibertsitateetan (hamabost gradu eta zazpi master), 370 ikasle ingururekin. Beraz, hiru urtetan ia bikoiztu egin da titulazio dualen eskaintza. Modalitate horretan ikasten duten ikasleen kopurua aldiz, hirukoiztu egin da.

Gradu edo master tituluak aitor-tza duala izan dezan bete beharreko hainbat baldintza jarraitu behar ditu. Besteak beste, prestakuntza praktikoan gutxieneko kreditu kopurua kanpoko enpresa edo entitate batekin elkarlanean egitea -graduetan kredituen %25-50 eta masterretan kredituen %40- eta lankidetza horrek gradu edo master amaierako lana ere bere baitan hartzea.

Euskal unibertsitateen titulazio ofizialei nazioartekotzeko aitorpena ematen ere hasi da Unibasq. Aipamen horrek unibertsitate-titulu batek duen nazioarteko orientazioari balioa ematen dio eta nabarmendu egiten du.

Naziartekotzearekin lotuta, Unibasq-ek egindako azken ebaluazioan 16 unibertsitate-titulaziok lortu dute aipamen hori: hamar unibertsitate-graduk eta sei masterrek.

Aipamen hori eskuratzeko ere hainbat gauza hartzen dira kontuan. Alde batetik, atzerriko unibertsitateekin duen elkarlana baloratzen du Unibasq-ek: curriculumaren antolamenduak, irakaskuntza-koordinazioak eta ebaluazioak atzerriko unibertsitateekin lankidetzan titulazioak artikulatzeko aukera eman behar dute. Gainera, irakasleek eta ikertzaileek hizkuntzetan duten goi-maila egiaztatu behar dute, nazioartekotzea errazteko moduko hizkun-tzetan irakasteko. Eta garrantzia handia dute mugikortasun-programek, hirugarren hizkuntzetako eskaintzak eta nazioartekotze-estrategia izateak ere, besteak beste.

Unibertsitatea+Enpresa Estrategia berria prestatzen ari da Hezkuntza Saila eta aipatutako aitortza dualetan sakontzeaz gain, unibertsitate-titulazioen nazioartekotze-ikuspegian edo Unibertsitatea-Lanbide Heziketa erlazioan ere sakonduko du.

Automobilgintzaren Ingeniaritza. Titulu duala.

Prozesu eta Produktuen Berrikuntzaren Ingeniaritza. Titulu duala.

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza (Bizkaia). Ibilbide duala.

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza (Gipuzkoa). Ibilbide duala.

Ikus-entzunezko Komunikazioa. Ibilbide duala.

Industria Antolakuntzaren Ingeniaritza. Ibilbide duala.

Kazetaritza. Ibilbide duala.

Lan Harremanak eta Giza Baliabideak. Ibilbide duala.

Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa. Ibilbide duala.

Publizitatea eta Harreman Publikoak. Ibilbide duala.

Soziologia. Ibilbide duala.

Fabrikazio Digitala.

Multimedia Kazetaritza.

Sistema Txertatuen Ingeniaritza.