"Hizkuntza-aniztasuna ez da ezabatu beharreko arazoa"

Euskal Herriko, Galiziako eta Kataluniako akademiek hizkuntzek eskolan duten presentzia bermatzeko eskatu dute

11.02.2021 | 00:41

donostia – Galiziako, Kataluniako eta Euskal Herriko hizkuntzen akademiek eskakizuna igorri diote Espainiako Estatuari, hizkun-tza-aniztasuna ez dezan "ezabatu beharreko arazotzat" jo, "babestu beharreko aberastasuntzat" baizik, eta bereziki eskolan.

Hiru hizkuntza koofizialetako akademien lehen adierazpen bateratuan, eleaniztasuna ondare amankomuntzat aldarrikatzen da, eta hezkuntzan hizkuntza koofizial horiek indartzea eskatu dute.

Testu horretan, Estatuko botere publikoen aholkulari-lana aldarrikatzen du, "eztabaida informatu eta arrazional batean laguntzeko, elkarrekiko errespetuaren mesedetan", gaur egun hizkuntza horiek hezkuntza-sisteman eta gizarte-errealitatean duten presentziari buruzko eztabaidaren testuinguruan.

Gogora ekarri dute, euren etorkizuna ziurtatzekotan, hizkuntza koofizialek presentzia sendoa behar dutela eskolan, eta horrek ez diola "inolako kalterik ekarriko gaztelaniaren konpeten-tziari".

Akademien iritziz, eta autonomia-printzipioarekin bat etorriz, hizkuntza propioa ofizialki aitortuta duten erkidegoetako hezkun-tza-sistemaren hizkuntza-araubideak, erkidego bakoitzaren eskumen esklusiboa izan behar du; eta horrek "gure hizkuntzetan eta gaztelanian gaitasun osoa eta maila berekoa bermatzera" bideratuta egon behar du.

"Hizkuntza horietakoren bat berezkotzat duten autonomia-erkidegoetako esperientzia ezberdinek eta ikerketa zein ebaluazio fidagarrienek erakusten dutenez, hizkun-tza horien etorkizuna normaltasunez bermatzeko, katalanak, euskarak eta galizierak presentzia indartua behar dute hezkuntza-sisteman", azpimarratzen du hiru akademietako presidenteek sinatutako testuak.