Jaiotzak %5,9 jaitsi ziren 2020ko hirugarren hiruhilekoan

Gipuzkoan izan da, 1.345 erditzerekin, Euskadin jaiotza-tasa gutxien jaitsi den lurraldea, %4,1

09.02.2021 | 01:02

donostia – Euskadiko jaiotzen kopuruak beheranzko joera mantendu du, eta iazko hirugarren hiruhilekoan %5,9 gutxiago izan dira 2019ko epe berean erregistratutakoen alderatuta. Horixe ondorioztatzen da Eustat Euskal Estatistika Erakundeak atzo argitaratutako azken txostenean.

Eustatek emandako datuen arabera, beherakadarik handiena Araban izan zen, 638 haur jaio baitziren, aurreko urteko hiruhileko berean baino % 8,9 gutxiago; Bizkaian, 1.891 haur jaio ziren, % 6,2 gutxiago; eta azkenik, Gipuzkoan, 1.345 haur jaio ziren, % 4,1 gutxiago.

Ezkontzatik kanpo jaiotako haurren kopurua % 47koa izan zen, 2019ko hiruhileko berean jaiotako %45,1 baino handiagoa.

lehen seme-alabak Jaiotza-ordenaren arabera, 1.963 haur (%50,7) lehen seme-alabak izan ziren 2020ko udako hilabeteetan; 1.402 (%36,2) beste seme-alabaren bat bazuten familietara iritsi ziren, eta %13,1 hirugarren edo aurreragokoak izan ziren.

Amaren adinaren araberako jaiotzen banaketari dagokionez, 30-34 urtekoen taldeak jarraitzen du nagusi izaten, non erditzeen %34,8 gertatzen den; talde horren atzetik goiko hurrena dator, 35-39 urte dituztenena, %33,8arekin. 25-29 urteko amen erditzeak %13,4 dira, eta 25 urtetik beherakoenak %6,6. 40 urte edo gehiagoko emakumeen taldeak %11,4ko ekarpena egiten du.

Ama guztien batez besteko adina 33,4 urtekoa da, aurreko urteko hiruhileko beraren antzekoa. Aldea badago ordea, izan ere, ezkonduta dauden amen artean adina 33,8 urtekoa baita, ama ezkongabeena 32,8 urte, eta dibortziatuena 37 urte.

2020ko uztailean, abuztuan eta irailean Euskadin ama izan ziren emakumeen artean atzerritarrak ziren jaiotzez %27,6; ehuneko hori aurreko urteko aldi bereko %27,4aren, eta aurreko hiruhilekoko %27,5aren oso paretsu mantendu da.

Ehuneko hori Araban gainditu zen, %35,3raino iritsiz; Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, ama atzerritarren proportzioa %25,6 eta %26,8 izan zen, hurrenez hurren.

Amatasunaren adina ere aldatu egiten da nazionalitatea kontuan hartzen bada; izan ere, ama atzerritarren batez besteko adina 31,2 urtekoa izan baitzen, eta nazionalitate espainiarra duten amena, berriz, 34,3 urtekoa.

motzean

33,4

33,4 urte zituzten, batez beste, iazko hirugarren hiruhilekoan ama izan ziren emakumeek, baina datu hori aldatu egiten da nazionalitatearen arabera; izan ere, emakume atzerritarrek 31,2 urterekin izaten baitituzte seme-alabak, eta espainiar nazionalitatea dutenek, berriz, batez beste 34,3 urterekin.

50,7

Jaiotza guztien %50,7 lehen seme-alabak izan ziren; eta %49,3, haur gehiago bazituzten familietara iritsi ziren.