Duela bi hilabete Gipuzkoako Guru-tze Gorriak zortzi langile kaleratuko zituela iragarri zuen eta hitzarmenak agindutako kontsulta-epea bukatu ondoren, ez dutela inongo berririk salatu zuten atzo bertako langileek Donostian egin zuten mobilizazio batean. Egoera ekonomikoa "kaskarra" dela argudiatu du entitateak kaleratze horiek justifikatzeko, baina langileek Gurutze Gorria irabazi asmorik gabeko entitatea dela esanez erantzun dute. Kaleratzeen atzean arrazoi ideologikoak daudela uste dute.