'Euskaraz, talentua gara!' esperientzia pilotua abiarazi da


20.10.2020 | 00:33

donostia –  Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Laneki elkarteak eta Emun kooperatibak elkarlanean sortutako ekimena da Euskaraz, talentua gara! izeneko esperientzia pilotua, eta Lanbide Heziketako ikasturte honetan jarriko da martxan Gipuzkoako lau eskualdetan: Debagoienan, Debabarrenan, Goierrin eta Tolosaldean. Helburua, Lanbide Heziketako Lantokiko Prestakuntza eta Duala (LP-Duala) euskaraz egitea sustatzea da.

Datozen hilabeteetan jarriko da martxan jardunbide egokiak identifikatu eta zabaltzeko kanpaina; ikastetxetako hainbat arduradunentzat (zuzendaritzako kideak, Hizkuntza Normalkuntza Arduradun Teknikariak, LP-Dualeko arduradunak eta tutoreak, irakasleak) eta ikasleentzat solasaldiak antolatuko dituzte eta lantokietako arduradunekin lan gosariak ere egingo dituzte, besteak beste, hizkuntzen erabileraz eta fun-tzioez gogoeta egin, eta euskarak lan munduan duen balio erantsia erakutsarazi asmoz.

Ekimena atzo aurkeztu zuten Donostian eta bertan izan ziren Garbiñe Mendizabal, Hizkuntza Berdintasuneko foru zuzendaria; Miren Dobaran, Eusko Jaurlari-tzako Hizkuntza Politikako sailburuordea; Niko Sagarzazu, Hezkuntza Saileko Plangintza eta Antolaketa zuzendaria; Ainitze Blanco, Lanekiko lehendakaria, eta Olatz Olaso, Emuneko zuzendari nagusia.

"Lanbide Heziketa euskaraz egiten duen gero eta ikasle gehiago dugu. Horregatik, ikasle horiei guztiei aukera eman nahi diegu, lan-esparruan hasten direnean lehenengo hartu-emana euskaraz egin ahal izan dezaten", azaldu zuen aurkezpenean Mendizabalek.

Esate baterako, 2018-2019 ikasturtean 1.130 enpresetan egin zuten LP-Duala euskaraz. Horietan guztietan banatuta, 1.506 ikaslek egin zituzten enpresetako lanaldiak euskaraz, bai lan prestakuntzan (1.109 ikasle), baita Lanbide Heziketako Dualetan ere (397 ikasle). Guztira, 4.016 ikaslek egin zuten ikasturte horretan, LP nahiz Duala, euskaraz zein gazteleraz. Proportzio horretan "jauzi" bat eman nahi dute antolatzaileek, eta euskarazko LP-Duala ikasle eta lantoki gehiagorentzat erakargarri izatea izango du helburu esperientzia pilotu horrek.

egitasmoaren ekimenak Urte amaiera bitartean, hainbat ekimen garatuko dituzte egitasmoaren baitan. Hasteko, gaur Hizkelan jardunaldia egingo dute, Lanbide Heziketa, enpresa, elkarte eta erakundeen arteko zubi-lanerako ekitaldia. Elkargune izateaz gain, praktika onak eta ezagutzak partekatuko dituzte bertan. Gainera, datozen hilabeteetan LP-Duala euskaraz eskaintzen duten enpresekin geomapa osatu, eta LP-Dualeko jarduera onak ere zabalduko dituzte.

Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleentzat hitzaldi tertualiak antolatuko dituzte eta euskarak lan munduan duen balio erantsia erakutsiko da. Bestalde, komunikazio kanpaina bat ere abiaraziko dute.

Era berean, enpresetan gosari-bilerak antolatuko dituzte "enpresen gizarte erantzukizunaren esparruan euskararen balioaz jabetu eta azalpenak emateko", euskararen normalizazioan aurrerapausoak egitera animatuz.

Gainera, autodiagnostikorako tresna bat ere eskainiko zaie. Horren bidez, enpresak berak bere autodiagnostikoa egin dezan aplikazio informatikoa egingo da eta emaitzetatik abiatuta proposamenak egingo zaizkie, bakoi-tzak komeni zaion modu eta erri-tmoan egin dezan.

Egitasmoa borobiltzeko, azterlan bat ere egingo dute, LP-Duala euskaraz eskaintzen ez duten enpresei en-tzun, horretarako arrazoiak zein-tzuk diren jaso, eta horietan eragiteko estrategia bat zehaztu ahal izateko.

egitasmoa

Non eta noiz. Lanbide Heziketako Lantokiko Prestakuntza eta Duala euskaraz egitea sustatzeko esperientzia pilotua ikasturte honetan zehar egingo dute ikastetxeetan eta enpresetan.

ekimenak

Izaera orokorrekoak. LP-Duala euskaraz eskaintzen duten espresekin geopama osatuko da; praktika onak eta esperientzia eredugarriak zabalduko dira eta gaur, Hizkelan jardunaldia egingo da.

Ikasleentzat. Hitzaldi tertuliak eta komunikazio kanpaina bat egingo dira euskarak lan munduan duen balio erantsia erakusteko.

Enpresentzat. Gosari bilerak egingo dira praktikaldiak euskaraz egiteko aukera proposa-tzeko eta autodiagnostikoa egiteko tresna eskainiko zaie.