DONOSTIA. Foru Aldundiaren Fellows Gipuzkoa programaren eskutik, ipuzkoako I+G+b sareak goi mailako beste bost ikertzaile gehitu ditu aurten. Programaren helburua nazioarteko ikerketa-taldeetan doktoretza osteko prestakuntza egin duten pertsonak Gipuzkoako ikerketa-taldeetan txertatzea da, lurraldean ezagutza aurreratua sortu eta transferitu asmoz. Egitasmo horretarako 465.695 euro bideratuko ditu aurten eta datorren urtean Foru Aldundiak.

Aurten etorri diren ikertzaileak Pablo Aguado-Puente (Nanogune ikerketa korporatiboko zentrotik); Irune Villaluenga (Polymat ikerketa institututik); Idoia Ochoa (Tecnunetik) eta Amaia Carrión (BCBL ezagutzaren, garunaren, eta hizkuntzaren ikerketarako euskal zentrotik) dira. Lau horiei bosgarren ikertzaile bat ere gehituko zaie, esleipen administratiboa laster gauzatuko baita.

NOTICIAS DE GIPUZKOAk Carriónekin (Donostia, 1988) hitz egiteko aukera izan du, eta bere proiektuari buruzko xehetasunak azaldu dizkigu Fellows Gipuzkoako zientzialari berriak. Datozen hiru urteetan zehar garatuko duen ikerketarekin, geneen eta irakurmenaren arteko loturan sakondu nahi du donostiarrak. Horretarako, prozesu automatizatuetan integratuko ditu datu konduktualak, neuro-irudikoak eta genetikoak, milaka pertsonaren datu baseetara eskalagarriak direnak.

Biologiaren arloan nahiko ibilbide luzea egin du Carriónek orain arte. Biologia lizentziatura ikasi zuen Bar-tzelonan, eta jarraian, Parisera joan zen zientzia kognitiboari buruzko master bat egitera. Ikasketa horiek amaitutakoan, genetika eta irakurketarekin loturiko doktoretza-ikastaroa burutu zuen Holandan. "Doktoretza amaitutakoan, han geratu nintzen hiru urtez doktoretza-osteko ikertzaile lanetan, Max Planck Institute for Psycholinguistics-en. Bertan, burmuinaren eta genetikaren arteko loturari buruzko ikerketak egiten nituen", azaldu digu Carriónek.

Urtarrilean hasi zen Miramongo BCBL zentroan lanean, eta helburu argi batekin gainera: burmuinean irakurtzeko eremu garrantzitsuak zein diren zehaztu nahi du, ondoren analisi genetikoak egin, eta burmuinean garrantzitsuak diren gene horiek irakurtzerako orduan duten eragina aztertzeko.

"Denok irakurtzen dugu etengabe. Pertsona batzuk irakurtzeko zailtasun handiagoa izaten dute, eta beste batzuentzat, aldiz, oso erraza da; beraz aldaera bat dago. Badakigu baita ere, aldaera horren zati bat genetikoa dela. Adibidez, dislexia duten pertsonak eta familiak aztertuz gero, ohartuko gara agian familia batean dislexia duten pertsona gehiago egongo direla bestelako familietan baino. Beraz, horrek harreman genetiko bat badagoela erakusten du", adierazi du.

Baina geneez gain, beste faktore ba-tzuk ere izan dezakete eragina irakur-tzeko gaitasunean. "Ohiturak ere badu zerikusirik. Etxe batean libururik ez badago, eta gurasoek irakurtzen ez badute, ziurrenik seme-alabek ere gutxiago irakurriko dute eta zailtasun handiagoa izango dute irakurtzeko. Beraz, faktore askok izaten dute eragina. Geneek garrantzia duten ala ez jakiteko moduak badaude, eta jada, badakigu baietz", azpimarratu du.

Beraz, hori da Carriónen proiektuaren oinarria, eta ildo horri jarraituz, mekanismo biologikoa zein den ikertu nahi du. "Horri buruz badakigu pixka bat, baina ez gehiegi", esan du.

"Adibidez, sarritan esan ohi da dislexia duen pertsona batek garuneko eremu bat txikiagoa edo gutxiago aktibatuta duela. Horrek zer esan nahi du? Dislexia izateak eragiten duela burmuinean eremu hori txikiagoa izatea edo gutxiago aktibatzea, eta ondorioz, horrek irakurketa arazoak sor-tzen dituela? Ala gutxiago irakurtzen duzunez, burmuinean garrantzitsua den eremu hori ez duzula aktibatzen edo garatzen? Batzuetan noranzkoa ez da batere argi egoten, eta genetikak lagundu gaitzake hori hobeto uler-tzen", gehitu du.

Ikerketan aurrera egiteko, dagoeneko jaso eta metatuta dauden datuak erabiliko ditu donostiarrak. 5.000 haurren irakurketa datuak ditu erabilgarri, eta baita batzuen burmuineko informazioa eta datu genetikoak ere. Bestalde, AEBetako eta Erresuma Batuko datu-base publiko batzuk ere erabili nahi ditu.

"Datu biologiko horietaz baliatuta, profil kognitibo desberdinak zehaztu nahi ditut. Zaila da bi mota edo zazpi mota dauden esatea, zehazki ez baitakigu. Gainera, batzuetan saldu nahi izaten da, eta niri beldur pixka bat ematen dit, geneen bidez pertsona bat zehatz-mehatz zer profiletakoa den esaten jakingo dugula. Badago emai-tza estatistiko bat, baina oso zaila izaten da, gero hori era pertsonalizatu batean aplikatzea", azaldu du.

Carriónen arabera, irakurketan geneek badute garrantzia, baina baita ingurugiroak ere, eta hori ezin omen da "gutxietsi". "Uste dut informazioa lortzea garrantzitsua dela eta baita zenbat talde kognitibo dauden ikertzea ere", dio.

Carriónek garatuko duen ikerketari esker, haurren irakurketa-arazoen identifikazio goiztiarra, eta arrisku talde horientzako esku-hartze goiztiarreko programak garatzeko aukera egongo da etorkizunean. Eta amai-tzeko esan digunez, "zientzian oinarrituriko politikak ezartzea" ere gustatuko litzaioke.

Fellows Gipuzkoa. Gipuzkoako Foru Aldundiaren programa bat da eta bere helburua lurraldeko I+G+b sarea garatzea da, doktoretza osteko prestakuntza egin duten zientzialariekin. Aurten goi mailako bost ikerlari berri gehituko dira sarera eta horietako baten esleipena oraindik egin gabe dago. Hauek dira zehaztuta dauden ikertzaile berriak:

Pablo Aguado-Puente. Nanogune ikerketa korporatiboko zentrotik.

Amaia Carrión. BCBL ezagu-tzaren, garunaren eta hizkuntzaren ikerketarako euskal zentrotik.

Irune Villaluenga. Polymat ikerketa institututik.

Idoia Ochoa. Tecnun Ingeniaritza Eskolatik.

"Dislexia bezalako arazoetan noranzkoa ez dago garbi eta genetikak laguntzen du hobeto ulertzen"

Fellows Gipuzkoako ikertzaile berria