DONOSTIA - Azken orduetan, Gipuzkoako adinekoen egoitza-zentroetako erabiltzaileen artean zazpi COVID-19 kasu positibo atzeman dira Bergarako Mizpirualde zentroan. Bestalde, beste bost lagunek, Hernaniko Santa Maria Magdalena egoitzakoak, gaixotasuna gainditu dute eta, beraz, dagoeneko 23 dira bigarren olatuan COVID-19a gainditu duten pertsonak.

Egun, Gipuzkoako lau egoitza-zentrotan daude COVID-19an positibo eman duten egoiliarrak: Hernaniko Santa Maria Magdalena (20), Errenteriako Jesusen Bihotza (15), Donostiako Alai-Etxe (8) eta Bergarako Mizpirualde (10). Beraz, Gipuzkoako egoitza-zentroetako erabiltzaileen artean, 53 COVID-19 kasu positibo daude egun, 65 zentrok eta 5.425 plazak osatzen duten sarean.

11 dira ospitaleko arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 21 Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan ari dira artatuak izaten, Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuen arretarako erreferentziazko zentroan. Joan den abuztuaren 11n lehen positiboak eman zirenetik, 23 adinekok gainditu dute gaixotasuna, eta 21 hil egin dira.