Sexuaz gozatu ahal izateko ezinbestekoa da norbere gorputza ondo ezagutzea. Zer gustatzen zaizu? Zer ez? Galdera horiei erantzuteko beharrezkoa da esploratzea eta gauza berriak probatzea. Horretarako, hainbat motako sexu-jostailu ugari dago munduan. Ondorengo lerroetan aurkituko dituzu gaur egun gehien erabiltzen direnak.

SATISFYER

Esaten dutenez, gaur egungo klitori-xurgatzailerik onena da. Izan ere, jostailu honekin bi minutu eskas nahikoak dira orgasmora iristeko.

Erabiltzeko teknika oso erraza da. Satisfyerrak uhin hedakorrak igortzen ditu, klitoria ukitu gabe, orgasmoa oso erraz eta oso denbora laburrean heltzeko. Hortaz, funtzionamendua da sexu-jostailu honen abantailetako bat, erabilera oso intuitiboa baita. Botoi bat sakatuta aktibatzen da, klitorira hurbildu eta hustasun sentsazioa emango du jostailuak, ukitu beharrik gabe. Gainera, intentsitate handiagoa edo txikiagoa emateko aukera du.

Horrez gain, osasunerako oso ona da. Izan ere, orgasmoak gure gorputzean dituen abantailak oso zabalak dira: immune-sistema hobetzen du, kaloriak erretzen ditu, estresa askatzen laguntzen du, loa hartzen laguntzen du eta gaixotasunak eta bihotzekoak izateko arriskua murrizten du.

SEXFIT

Sexurako pentsatutako lehen wearable-gailua da sexfit. Zehazki, eraztun moduko bat da, zakilean kokatzen dena. Dardara egiten du, norberak aukeratutako intentsitatean, sexu-esperientzia hobetzeko asmoz. Horrez gain, LED argiztapenaren bidez, mugitzen garen erritmoaren berri emango digu.

Mugikorreko aplikazio baten bidez, eraztunak jasotako informazio guztia bidaliko du. Hortaz, sexu-harremana iraun bitartean erretako kalorien eta erabilitako abiaduraren gaineko datuak erregistratuko ditu, erabiltzaileak ikusi eta erabaki dezan zerbait aldatu nahi duen ala ez.

Helburua, noski, pertsonen bizitza sexuala hobetzea da. Eguneroko jarduera neurtzen duten beste gailu mota batzuk baditugu, zergatik ez asmatu sexu-harremanak monitorizatzen dituen jostailu bat?

AUTOBLOW

Aho-bidezko sexuaren simulagailu bat da, felazioak egiten dituen robot mota bat da, hortaz, autoblow. Esaten dutenez, egiten dituen mugimenduak adimen artifizialen bidez programatuta daude, gizakiek egindako mugimenduak emulatzeko.

Forma zilindrikoa du, eta esku bakarrarekin erabili daiteke, gora eta behera ibiltzen diren bola-kateen mekanismoa du. Barruan, zakilarentzako zorroa dago, material benetan atsegin eta errealistarekin egina.

Horrez gain, hiru aho ditu, zakilaren tamainari egokitzen direnak, eta beste robot batzuk ez bezala, algoritmo informatiko bat du, teknika etengabe aldatzen duena. Hau da, erabiltzaileari mugimendu errepikakorrak egin beharrean, hamasei aukera ezberdin eskaintzen ditu.

Autoblowek ez du bateriarik behar, entxufe bat besterik ez. Garbitzeko errazak eta berrerabilgarriak diren zorro trukagarriak ditu, eta hainbat neurrikoak datoz, inor asmakizun berri eta atsegingarri honetaz gozatu ezinik gera ez dadin.

SQUWEEL

Aho bidezko sexuaren beste simulagailu bat da. Esaten dutenez, munduko errealistena da, izan ere, eskaintzen dituen aukerek sorrarazten duten sentsazio motak imajinaezinak omen dira.

Zehazki, gurpil baten gainean eta etengabe biratzen duten hamar mihiz osatuta dago, eta hiru abiadura-maila ditu aukeran, une bakoitzean nahi den plazer-mailara egokitzeko. Urperagarria da, hortaz, dutxan edo bainuontzian ere erabili daiteke. Helburua, gozatzea eta irudimena areagotzea da, noski, bakarrik zein beste norbaiten konpainian.

Horrez gain, txikia da eta pisu gutxikoa, beraz, oso diskretua da. Erraz desmuntatu daiteke, segurtasunez garbitu ahal izateko eta gehieneko higiene maila ziurtatzeko.

WAKE-UP VIBE

Gustatuko litzaizuke goizero orgasmo bat izan osteko sentsazioarekin esnatzea? Wake-up Vibe sexu-jostailu adimendun horietako bat da. Lotara joan aurretik, barruko arropan kokatu, eta programatuta utzi, nahi duzun ordu eta bibrazio-moduarekin. Hori da egin behar duzun bakarra.

Zehazki, bibragailu iratzargailu bat da. Aukera ematen dizu egunero zer ordutan esnatu nahi duzun programatzeko, baina ez zaitu soinu gorrotagarri batekin esnatuko, zuk zeuk aukeratu ahal izango dituzun bibrazio kitzikagarriekin baizik, izan ere, sei bibrazio mota ditu aukeran.

Horrez gain, diseinu oso arin eta ergonomikoa du, emakumeen gorputzera erraz egokitzen dena. Forma kurbatu eta oso fina du, gehienez zazpi zentimetroko zabaleraz. Hortaz, oso erosoa da, eta esnatzeko ordua heldu arte nabaritu ere ez duzu egingo.

Kalitate bikaineko silikonaz egina dago, eta erabat hipoalergenikoa da. Betiko iratzargailuen amaiera ekarriko du?

CRESCENDO

Bibragailu tolesgarri hau edozein gorputzari egokitzeko diseinatua dago. Jostailu artikulatua da, hau da, zuk nahi duzun bezala mugitu dezakezu, eta une bakoitzean nahi duzun forma eman diezaiokezu, plazera pertsonalizatuz. Izan ere, jostailu berak ez du denentzat balio. Horregatik, Crescendo bibragailu bakar batean jostailu ugari dago.

Gora eta behera baino ezin daiteke tolestu, alboetara tolestuz gero hautsi egin baitaiteke. Hartzen dituen posizio guztiez gain, plazera ziurtatzeko, sei motor independente ditu Crescendok, hamabi bibrazio modu eta hamasei potentzia mota.

Banaka edo taldeka bibratu dezake, eta dutxa edo bainuontzian ere erabili daiteke, urperagarria baita.