- Baztertutako pneumatikoen inguruan UPV/EHUko Ingeniaritza Kimikoa Saileko ikertzaileek azterketa bat egin dute. Helburua, osagaien aprobetxamenduaren bitartez erregaia eta produktu petrokimikoak lortzea da, pirolisi katalitikoaren metodoaren bidez.

Ikerketa Renewable and Sustainable Energy Reviews aldizkarian argitaratu da, eta bertan deskriba-tzen dira pirolisi katalitikoaren bitartez (beroa aplikatuz osagaiak degradatzea) pneumatiko baztertuekin egindako lanak, prozesu horretan lortzen diren produktuak eta erregai gisa izan ditzaketen aplikazioak zeintzuk diren aztertu ahal izateko.

Erabilitako pneumatikoek ingurumenarentzat arrisku larria suposatzen dute, biltegiratzeak eragin di-tzakeen kalteengatik. Hori horrela izanik, berraprobetxatzea interes handiko gaia da, horien kudeaketa gero eta murriztaileagoa duen araudia ere kontuan izanik.

"Erregai alternatiboak eta balio erantsi handiko produktu petrokimikoak lortzeko helburuarekin, pirolisia interes handiko aukera da pneumatikoen materia balioan jar-tzerakoan. Testuinguru horretan, pirolisia, gurpilaren kautxua oxigenorik gabeko beroaren bidez degradatzea da", azaldu zuen atzo prentsa-ohar batean Miriam Arabiourrutia EHUko Procat-Vares (Prozesu Katalitikoak-Hondakinen Balorizazioa) taldeko irakasleak.

"Pneumatikoen hondakinak pirolisi bidez balioan jartzeko interes nagusia, lortutako produktuen potentzialean oinarritzen da: gasa, likidoa eta char izeneko solido bat. Horien guztien errendimendua eta konposaketa pirolisiaren baldintzen araberakoa da", azaldu zuen Arabiourrutiak.

"Pirolisi katalitikoan lortutako produktu nagusia likidoa da. Eta, funtsean, likido horrek du interesik handiena erregai gisa erabil daitekeelako, adibidez, findegi batean sartuz gero", gaineratu zuen amai-tzeko.

Erabilitako pneumatikoek ingurumenarentzat arrisku larria suposatzen dute, biltegiratzeak eragin ditzakeen kalteengatik