- Eusko Ikaskuntzak eta Vicometch Zentro Teknlogikoak lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo, Donostian. Kolaborazio akordio honekin, itzulpen tresnak hobetzea eta teknologia linguistikoaren alorreko konponbide teknologikoak bultzatzea, azkartzea eta optimizatzea dira helburu nagusiak.

Vicomtech Zentro Teknologikoak euskara, gaztelera edo ingelesa bezalako hizkuntzen heldutasun teknologikoa lor dezan, tresnak ikertzen ditu. Horretan lagun-tzeko, Eusko Ikaskuntzak sortzen dituen teknologia eta eduki elebidun ugari jarriko ditu beraien esku.

Eusko Ikaskuntzak Euskonewseko 726 aldizkari elebidun utziko dizkio Vicomtecheri, bere itzulpen tresnak hobetzeko asmoz.