DONOSTIA - Eider Mendoza foru bozeramaileak Gipuzkoako adinekoen egoitzen egoeraren eguneroko balantzea egin du, eta adierazi du azken 24 orduetan ez dela aldaketarik izan 65 zentrok eta 5.425 plazak osatzen duten sarean. Horrenbestez, COVID-19n positibo emanda jarraitzen duen pertsona bakarra da, eta ez da kasu berririk eta heriotzarik atzeman egoitza-sarean.

Gaur arte, 394 adinekok gainditu dute gaixotasuna, 168 hil dira eta bat da diagnostiko positiboarekin jarraitzen duena, eta Eibarko Ospitaleko solairu soziosanitarioan artatua izaten ari dena. Gipuzkoako egoitzetan COVID-19 lehen kasuak eman zirenetik 15 zentro geratu dira birusik gabe, kasuak izan ondoren. Zentro horiek dira: Tolosako Iurreamendi, Eibarko Egogain, Irungo Caser Residencial Anaka, Zarauzko Santa Ana, Hondarribiko Caser Residencial Betharram, Zumaiako Otezuri, Donostiako La Paz, Ordiziako San Jose, Zumarragako Argixao, Eskoriatzako Jose Arana, Eibarko San Andres, Arrasateko Iturbide eta Donostiako Berra.