- Zein dira Euskal Sagardoaren erronka nagusiak orain?

-Erronka nagusiak ez dira aldatu eta lan egiten genuen ildoak mantentzen ditugu: sagastien hobekun-tza, sagardoaren kalitatea manten-tzea eta botilen salmenta ondo posizionatzea dira gure erronkak.

Osasun krisiak nola eragin dio Euskal Sagardoa merkaturatzeari?

-Neurri handian eragin dio. Euskal Sagardoaren merkatu naturala Horeca kanala da (tabernak, jatetxeak...) eta hori guztia geratu denean eragina oso handia izan da. Ospakizunekin, jaialdiekin eta herrietako festekin ere oso lotuta dago sagardoa eta horiek ere bertan behera geratu ostean, sagardoaren salmenta gutxitu egin da.

Sagargileentzat galera handiak izan al dira?

-Sagargileentzat irailean hasiko da beraien uzta saltzeko garaia eta sagardogileok espero dugu haiek daukaten sagar guztia erosteko ahalmena izatea eta krisia horraino ez iristea.

2019ko uztari buelta ematea zaila izango al da?

-Bai, zailtasunak egongo dira sagardo guztia saltzeko eta kontsumi-tzeko. Lan egin beharko dugu sagardo horren kon-tsumoa nolabait ere luza-tzeko eta mantentzeko.

2020rako ze aurreikuspen dituzue?

-Posizionatzeko era desberdinak daude. Nik pentsatu nahi dut egoera hobera doala eta lana eginez buelta emango diogula honi guztiari.