- IATa koronabirusaren pandemian zehar pasatu behar zuten ibilgailuek izapide hori betetzeko epe berriak izango dituzte Eusko Jaurlaritzak iragarri duenez, beti ere, alarma egoera ekainaren 21ean amaitzen bada.

Konfinamendua ezinbestekoa zen momentuan, ziurtagiri horien baliozkotasuna luzatzeko erabakia hartu zen. Hasiera batean, luzapena 30 egun naturalekoa zen, baina apurka-apurka adostutakoa egokitu zen, aste bakoitzerako aurreikusitako IATak egiteko epeak 15 egunez luzatuz.

Zer esan nahi duen horrek? Demagun auto bat ikuskatzeko data martxoaren 14tik martxoaren 20ra bitartekoa izatea. Ezin izan zenez egin sasoi horretan, 45 egunez luzatu da epea, abuztuaren 5era arte. Aste bat beranduago egin behar zutenek, hots, martxoaren 21etik 27ra bitartean, 60 eguneko luzapena izan dute, abuztuaren 20ra arte. Hortaz, aste bakoitzari 15 egun gehituko zaizkio, ekainaren 21era arte.

Horrela azaltzen du neurri berriaren funtzionamendua Eusko Jaurlaritzak: “Ibilgailu bati 2020ko maiatzaren 6an iraungiko balitzaio ikuskapen-ziurtagiria, ikuskapen-ziurtagiri horren balioa 150 egun naturalez luzatuko da alarma-egoera amaitzen denetik. Adibide horri jarraituz, eta alarma-egoera 2020ko ekainaren 21ean amaitzen bada, urte bereko azaroaren 18ra arteko epea izango du ibilgailuak azterketa egiteko”.

Aipatu berri den arau hori, alarma-egoeran ikuskapena iraungita geratu zaien ibilgailu-mota guztiei aplika-tzen zaie, nekazaritzako ibilgailuei salbu. Azken hauen kasuan, IATaren balioa 2020ko azaroaren 10era arte luzatuko da.

Aldizkako azterketa teknikoak egiteko ziurtagiriak automatikoki luzatu zaizkien ibilgailuek, ikuskapena egin ostean, IAT txartelean dagoen balio-data izango dute erreferentzia moduan. Hartara, ez da zenbatuko alarma egoeraren deklarazioaren eta ondorengo luzapenen ondorioz emandako ziurtagirien luzapena. “Lehen aipatutako adibidearen kasuan, ibilgailuak urteko azterketa azaroaren 17an egiten badu, eta urtebeteko aldizkakotasuna badu, hurrengo azterketa 2021eko maiatzaren 6an egingo da, eta ez 2021eko azaroaren 17an”, zehaztu du Jaurlaritzak. Bigarren ikuskapena

Segurtasuna Ibilgailuen erabiltzaileek bete beharreko arauen artean, segurtasun- eta higiene-baldintzek inoiz baino garrantzi handiagoa dute. Zentzu horretan, IAT guneetan hainbat jarraibide ezarri dira. Esaterako, sudurra eta ahoa estaltzen dituzten maskaren erabilera ezinbestekoa da estazioan igarotako denbora guztian, eta, azterketa hasten den momentutik aurrera, ez dago ibilgailutik irteterik; ikuskatzaileekiko leihatilen bidez erraztuko da. Gainera, M2 eta M3 motako ibilgailuei dagokienez, barnealdea garbitu eta desinfektatzeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztea ezinbestekoa da.

Beste betebeharren artean, bi metroko segurtasun-distantzia mantendu beharko da, baita lokalaren gehienezko edukiera kontrolatu ere. Azkenik, ahal izatekotan, txartelarekin ordaintzea gomendatzen da, ahal den neurrian eskudirua erabiltzea saihestuz.

Epe berriak

IATa koronabirusaren pandemian zehar pasatu behar zuten ibilgailuek izapide hori betetzeko epe berriak izango dituzte. Hasiera batean, luzapena 30 egun naturalekoa zen, baina apurka-apurka adostutakoa egokitu zen, aste bakoitzerako aurreikusitako IATak egiteko epeak 15 egunez luzatuz.

45 egun

Demagun auto bat ikuskatzeko data martxoaren 14tik martxoaren 20ra bitartekoa izatea. Ezin izan zenez egin sasoi horretan, 45 egunez luzatu da epea, abuztuaren 5era arte. Aste bat beranduago egin behar zutenek, hots, martxoaren 21etik 27ra bitartean, 60 eguneko luzapena izan dute.