- Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak (MU), maiatzaren 25etik ekainaren 15era, jardunean edo langabezian dauden profesionalei zuzendutako industria-arloko hurrengo ikastaro telematikoak eskainiko ditu. Ikastaro horiek Hobetuzek finantzatuko ditu oso-osorik. Ikastaroek 16 eta 40 ordu bitarteko iraupena izango dute, atzo MUk jakinarazi zuenez.