erriak jarraitzen badituzue, edozein euskarritan dela ere, konturatuko zineten berri gehienak birusaren inguruan bueltaka dabiltzala, eta horretaz gain, ez dagoela ezer askorik konta-tzeko orbita horretatik kanpo.

Benetan goraipatzekoa da egun hauetan kazetariek egin beharreko lana, ezer ezetik albisteak atera beharrean aurkitzen baitira, eta ba-tzuetan, gure interesa piztea ere lortzen dute, aizu. Ziur aski irakurle edo ikusle kopuruak gora egingo zuen gainera, egun guztian etxean egonda, denbora gehiago eskainiko baitiogu horri ere. Exijentzia gora, lehengaia behera.

Jakin badakit zenbait etxetan egun guztian telebista piztuta egoten dela bestela ere, edo honen faltan irratia, etxeko lanak egin bitartean adibidez, konpainia pixka bat egiten dutelako. Beti identifikatu dut en-tzule/ikusle tipologia hori. Adin batetik gorako jendea, etxean ordu asko eta gauzak zalantzan jartzeko gogo gutxi duten horiek. Kasu, ez diot horrela izan behar duenik, baizik eta nire imajinazioan horrela ager-tzen direla baizik. Hare gehiago, bost zenbakia duen telebista katearekin lotzen nituen zombie oroikusle hauek. Portzierto, konturatu naiz bost zenbakidun kateak lau zenbakidun katea kutsatu duela, eta bat, bi hiru, sei, zazpi eta berrogeita hamarrek ere goizeko eta arratsaldeko tarteak betetzeko programa tipo antzekoa erabiltzen dutela, eduki gutxi, eta buelta asko hezur karraskatu berdinari.

Tira, telepozoiari egurra ematen hasi baino lehen, edo hobeto esanda, beste bide bat hartuta, gure elkarrizketen nondik norakoak marka-tzen dituztela ere konturatuko zineten. Atzo inork lantzen ez zuen gai hura, gaur ezinbesteko bihurtu da, eta bihar berriz sofa azpiko hautsa. Polita litzateke hau dena infografia moduko batean ikustea, gai batek edo besteak zenbat irauten duen bogan, baina nire abileziak ez doaz hain urrun.

Komuneko papera, balkoiak, ileapaindegiak, etxeko gozogintza, etxean kirola, ZIU, polizia kontrolak, haurrak kalera, haurrak kalera denbora luzeagoz, dendak ireki, tabernak ireki, terrazak, 2 metro, isunak, balkoietako poliziak, txalo zaparradak, maskarillak, konfinamendua arintzea, probintzia, lurraldea, telelana, lanera buelta, ikastolak ireki, ikastolak ez ireki, Ayuso, alarma egoera luzatzea, Salamanca pasealekua eta abar.

Esan orain ez dituzuela gai hauek guztiak ibili mingainaren bueltan azken hilabeteetan, eta esaidazue ere hau guztia hasi baino lehen hauetatik zenbat erabiltzen zenituzten. Gutxi ezta? Eta non geratu dira lehen genituen eguneroko arazoak? Ahaztu zaizkigu lehenagoko hainbat gai, eta baita tartean pasa diren beste zenbait ere, agian aparte lan-tzea merezi zutenak. Baina birusak lanerako eskatzen digun pantaila hori metafora gisa hartuta, gauza bera gertatu da, hainbat gai estali, albiste zirkuitutik kanpo utzi edo arin-arin pasa gure artetik ondoriorik gabe. Poztuko zen baten bat.

Baikorregia den norbaitek esan zuen krisi hasieran hemendik indartsuago aterako ginela, berdin aterako garela esango nuke nik, agian artaldeago.