- Ertzaintzak eta udaltzainek ostiral honetan eta asteburuan, berriz ere kontrolak ezarriko dituzte egunez eta gauez, EAEko eta EAEtik kanpoko bigarren egoitzetara trenez edo autobusez joatea eragozteko.

Zainketak itzulera-bideak ere bilduko ditu, izan ere, Segurtasun Sailak jakinarazpen batean gogorarazi duenez, oporretako edo aisialdiko irteerak debekatuta daude eta COVID-19 pandemiak eragindako alarma-egoeran ohiko bizilekuan konfinatu behar da.

Ertzaintzaren eta udaltzaingoen patruilek neurriak errepidean nahiz garraio kolektiboko geltokietan betetzen direla ziurtatzeko egiaztapenak egingo dituzte, eta bidaiariei joan-etorrien arrazoiei buruzko azalpen “justifikagarria, argia eta egiaztagarria” eskatu ahal izango diete.