donostia- Telekomunikazioen sektorea Euskadiko kontsumitzaileen kexen aurreneko postuan mantendu zen 2019an, erreklamazio guztien %36 jaso baitzituen. Gehienak, fakturazioagatik, kontratua ez betetzeagatik eta ematen ez diren zerbitzuak kobratzeagatik izan ziren.

Bigarren postuan etxetresna elektrikoak eta informatika eta ikus-entzunezko ekipamenduak geratu ziren, %7 batekin, eta, hirugarren postuan, hornidura zerbi-tzuak, %7 batekin. Orotara, sektore horiek guztizkoaren ia %50 dira (%49,48).

"Pertsona kontsumitzaileok gure eskubide eta eginbideak ezagutu behar ditugu, eta horiek nola erabili jakin, baina jabetu behar gara, halaber, gure kontsumitzeko modua erabakigarria dela nahi dugun mundua eraiki-tzen", gogoratu zuen Sonia Perez Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak.

espedienteak 583 zehapen espediente ireki ziren guztira 2019an, 2018an baino 259 gehiago. Horien artean, gehienak etxebizitzan egindako arau hausteekin bat etorri ziren, hala nola, eraginkortasun energetikoko esparruan, telekomunikazioan, elikaduran, ibilgailuen konponketan edota Internet bidezko salmentan.

Ezarritako zigorrak, batez-beste, 600-800 euro bitartekoak izan ziren. Gainera, horietako asko erreklamazio orririk ez egotearen ondorio izan ziren, azken kasu hauetan, 300 euroko zigorra jarriz.

"Pertsona kontsumitzaileok gure eskubide eta eginbideak ezagutu behar ditugu"

sonia perez

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua