donostia - Osasun Sailak eta Osakidetzak diziplina anitzeko lantaldeen sorrera sustatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi zuten atzo, haurdunaldi, erditze eta puerperioaren asistentzia prozesua babesteko. Guztira bost protokolo daude, goraberak zein gertaera txarrak minimizatzerako orduan lagungarriak direnak, Nekane Murga Osasun sailburuak azaldu duenaren arabera. Horien artean dagoen bat aitzindaria da Estatu mailan, Jaioberrien arretaren segurtasuna izenekoa. Gainontzekoak hurrengoak dira: Arrisku txikiko erditzearen arreta ospitalean, Puerperioaren arreta, Jaioberri osasuntsuaren arreta erditzean eta puerperioan eta Jaioberriaren elikadura.

Protokolo horien lanketan ESI guztietako Ama-haurren Arreta Zerbitzuetako profesionalek hartu dute parte, hala nola, emaginek, pediatrek, pediatriako erizainek eta asistentziaren arloko profesionalek, edota asistentziaren kudeaketako profesionalek.

Erditzeek ospitaleratze guztien %9,4 eragiten dituzte, hots, ospitaleratzeen arrazoirik ohikoena dira. Hori dela eta, protokoloen bidez prozesuaren fisiologia sustatu nahi da, amari eta haur jaioberriari beharrezkoak ez diren esku-har-tzeak egitea saihestuz. Ildo horretatik, konplikazioak eta gertaera txarrak minimizatuko lirateke.

Dena den, ez dira bere horretan geratuko, arlo horretan sakontzen jarraitzeko intentzioa helarazi dutelako Osasun Sailak eta Osakidetzak. - Unai Gonzalez