dOnostia - ELA, CCOO, LAB eta ESK sindikatuek bost asteko greba deialdia egin dute, UPV/EHUk eta Hezkun-tza Sailak azpikontratatutako garbi-tzaileen egungo egoera aldatzeko asmoz. Euren soldatak Eusko Jaurlaritzako berezko langileen kantitatera parekatzeko eskaera egin dute. Izan ere, soldaten arteko aldea %13tik gorakoa da sindikatuen arabera.

Dena den, aldeen arteko matazak ez dira horretara mugatzen. “Diskriminazioa ez da hor amai-tzen, sektoreko langileen %40k lanaldi partzialak baitituzte, eta beraz, soldata partzialak”, salatu dute sindikatuek. Eta ez hori bakarrik, hauen bertsioaren arabera, enpresek uko egiten diote lanaldia luzatzea ahalbidetuko duten neurriak hartzeari, lanpostu hutsak betetzeko sistema baliatuz. “Horrek esan nahi du emakumezko langileak denboran mugagabeko prekarietate batera kondenatzea”, berretsi dute.

Beste arazo bat garbitzaileek euren lantokiaren arabera garbitu beharreko azalerarekin bat dator. “Hezkuntza Saileko garbitzaileek lan karga 1.240 metrora mugatuta dute, baina azpikontratatutako langileek 2.500 eta 2.800 metro garbi-tzen dituzte egunero. Ondorioz, langile askok dute epikondilitisa, tendinitisa sorbaldetan edota antsietatea”, azaldu dute sindikatuek. - U. G.