donostia - Manu Lezertua Arartekoak argitaratu berri duen txosten batean, 2018ko udan Euskadira iraganbidean etorritako migratzaileekin gertatutakoaren harira, etorkinei harrera egiterako orduan euskal erakundeek dituzten funtzioak argitzeko beharra helarazi du. Bertan, hausnarketa sustatze aldera atera dituen zenbait ondorio daude. Horien artean, euskal gizartearen elkartasuna, une hartan Espainiako Gobernuak izandako koordinazio eza, eskumen-esparrua argitzeko beharra eta migrazioak euskal agendan eta ekintza politikoan sartzeko beharra gailentzen dira.

"Ez da fenomeno iragankorra, egiturazkoa baizik, eta beraz, zeharkako erantzun estrategikoak txertatu behar dira, gertakari horri -ezin aurreikusizko gizarte-dimentsioa du baina giza eskubideak errespetatzen dituen gizarte-eredu baten mende dago- aurre egiteko", azaldu du Lezertuak aipatutako txostenean. 2018ko ekainaren 18ra atzera eginez, egun horretan Saharaz hegoaldeko 46 etorkin iritsi ziren Donostiako autobus-geltokira, berez hasierako helmuga EAE ez bazen ere. Arazo ezezagun batengatik, autobus-geltoki horretan geratu ziren. Egun horren ostean, migratzaileen autobus gehiago iritsi ziren Donostiara, baita Bilbo eta Irunera ere. "Espainiako Gobernuak ez zien euskal agintariei jakinarazi pertsona horiek Andaluziako kostaldetik autobusez iritsi zirela, ezta lekualdatazeen inguruabarrak eta kopurua ere", salatu du Arartekoak. Dena den, egoera ikusita, Espainiako Gobernuak harrera koordinatzeko beharra helarazi zuela gogoratu du Lezertuak, hori berriro ez gertatzeko neurriak hartuko zituztela iragarriz.

Erakunde ezberdinek emandako erantzuna ezagutzeko asmoz, zenbait bilera egin zituen Bilboko, Donostiako, Gasteizko eta Irungo udaletako gizarte-zerbitzuekin, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailarekin eta Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiarekin. Era berean, hainbat gizarte-erakunderekin elkartu zen, eta herritar-plataformak eta gizarte erakundeek boluntarioen bidez kudeatutako Bilboko Bizinahi bisitatu zuen.

Hartara, hilabeteak kasua iker-tzen igaro ondoren, eta hasieran azaldutakoa gogoratuz, egin beharko litzatekeena proposatu du Arartekoak txostenean: "Euskal erakundeek dituzten funtzioak argitu behar dira; hori funtsezkoa da migrazioak dakartzan gizarte-garapenari eta gizarte-mugikortasunari begira. Berekin ekarri behar du gizarteratzearekin zerikusia duten zerbitzu jakin batzuk indartzea, hala nola immigrazioaren eta aniztasunaren kudeaketaren arloko jarduera-planak beteko diren konpromiso irmoa hartzea adibidez".

kritikak ukatu Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkaritzak kritikak ukatu zituen. Delegazioak salatu zuen Arartekoa ez dela inoiz erakundearekin harremanetan jarri Espainiako Gobernuak immigrazioaren arloan izan duen jokabidea ezagutzeko. "Hori eginez gero, Arartekoak jakingo zukeen pertsona migratzaileak Euskadira etor-tzeari buruzko lehen informazioak, 2018ko ekainean, Ordezkaritzak erantzun zituela Gurutze Gorriaren bidez".

Erakundeen arteko elkarlana lehen unetik jarri zen martxan, ziurtatu zuen. "Hilabete horietan izandako harremana oso arina eta pozgarria izan zen bi aldeentzat". Gobernuak Euskadin duen Ordezkaritzak gogorarazi du iragaitzazko migratzaileak premiaz hartzeko Erakundearteko Koordinazio Mahaiko kide dela, eta Espainiako Gobernuak, Gurutze Gorriaren bidez, harrera-gailuak finan-tzatzen dituela. Bere ustez, "Justiziazkoa da euskal erakundeen inplikazioa aitortzea arazo honi aurre egiteko orduan", baina baita "Pedro Sanchezen Gobernuaren jokabidea ere; izan ere, bere karguaz jabetu bezain laster, oso arazo larria aurkitu zuen". - U.G.

Reúne 40.000 euros en 20 días. Zaporeak ha logrado, a través de la campaña de crowdfunding que puso en marcha el 7 de enero, los 40.000 euros que necesitaba para la compra de una furgoneta nueva para repartir comida entre las personas refugiadas en la isla griega de Lesbos. Zaporeak aplaudió ayer la consecución de este "muy ambicioso" reto y recordó que se había propuesto conseguir los 40.000 euros en tres meses.