GASTEIZ - Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusi Malentxo Arruabarrenak Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren LEPean (Lan Eskaintza Publikoa) izena emateko deialdia ireki eta egun batera, ELA sindikatuak deialdi horren zenbait alderdi azaldu eta salatu nahi izan ditu. Hasteko, sindikatutik salatu nahi izan dute 26 udalerrik "bere egiten dutela bere udaltzain berrien-tzat gaur egun Ertzaintzan dagoen polizia eredua".

Hau da, sindikatutik azaldu duten bezala, LEP honek alde nabarmena du aurreko deialdi guztiekin konparatuz. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak "aspalditik zuen helburua lortu du", prozesu hau prozesu bakarra izango baita bai Ertzaintzarentzat, baita Udaltzaingoarentzat ere. Zehazki, hautaketa-prozesu horretan 700 plaza eskaintzen dira Ertzaintzarentzat, eta 111 plaza 26 udal ezberdinentzat. Hala, prozesu hori bakarra izango da eta azterketak gainditzen dituzten ikasleek erabakiko dute ondoren er-tzainak izango diren edo udaltzaingoak.

Gauzak horrela, polizia sindikatuak salatu duenez, Eusko Jaurlaritzak Ertzaintzaren egungo polizia-eredua Udaltzaingoarentzat zabaltzeaz gain, Ertzaintzaren prozesuetara aurkezten diren izangaien eskasia estaltzea ere lortzen du -"ateratzen diren lanpostu guztien-tzat hiritar gutxi aurkeztea ezkuta-tzen du"- eta, horrela, Segurtasun Saila ezartzen ari den polizia-ereduari buruzko "beharrezko" eztabaida "ekiditu" egiten du.

Honez gain, udal horiek Ertzain-tzaren ereduarekin bat egiteko egin duten erabakia ez dela zuzena ere salatu nahi izan dute sindikatuko kideek. Izan ere, diotenez, udalak ere jabetzen dira erabaki "txar" horretaz, "gure ordezkariei baieztatu baitiete eredu hori ez dela funtzionatzen ari": "ELAk ere salatu nahi du udalerri hauek egiten duten hautua. Nahiz eta udalerri hauetako askok gure ordezkariei adierazi Segurtasun sailak bultzatzen duen eredua ez dela funtzionatzen ari, Eusko Jaurlaritzari men egiten diete eta Udaltzaingo asko itolarrian dauzkate. Datu bezala aurreko EPE bateratuan baino 10 udalerri gutxiagok bat egin dute prozesu honekin eta 160 plaza gutxiago ateratzen dira nahiz eta gaur egun lanpostuen %25a bete gabe eta beteta dauden lanpostuen %30a behin behineko langileekin beteta egon", diote kideek.

Ildo beretik, sindikatuaren esanetan, eredu horrek ez du eguneroko enpleguaren egoera prekarioa konpontzen, horrela ez baita enplegua sendotzen. "Modelo honek gainera, ez dio udaltzaingo ezberdinetan egunerokoan bizitzen ari den enpleguaren egoera prekarioari irtenbiderik ematen. Demostratuta dago eredu honekin ez dela lanpostuen egonkortasuna lortzen, kontrako bidea jorratzen baita prekarietatea larritu eta sistematizatuz", diote.

Izan ere, haien iritzia indartzeko, Abadiñoko egoera jartzen dute adibidetzat eta azaltzen dute dauden bederatzi lanpostuetatik lau bete gabe daudela, eta prozesu horretan bakarra eskaintzen dela: "Adibide bezala, Zarautzen, 41 lanpostutatik, hamar hutsik daude eta 20 behin- behineko langileak dira, eta EPE honetan, 30 hauetatik zazpi besterik ez dira eskainiko. Edo Abadiñon, bederatzi lanpostuetatik lau hutsik daude eta bat bakarra eskaintzen da".

legeak Azkenik, gizon eta emakumeen arteko berdintasunari dagokionez, legea ez dela betetzen ere salatu nahi izan dute sindikatu horretatik. Ohar batean azaldu dutenez, deialdi horretan Euskal Poliziaren Legearen 47. bis artikulua urratzen da, eta ez da emakumeen eta gizonen aukera berdintasuna bermatzen.

"Ez da betetzen Euskal Poliziari buruzko Legearen 47.bis artikulua. Horren arabera, emakumeek eta gizonek aukera berdinak izango dituztela bermatu nahi da; izan ere, nahiz eta plaza guztien %25 emakumeentzat izan, ez da bermatzen toki-erakunde bakoitzean eta Ertzaintzaren plazen %25 emakumeentzat izango denik, Poliziaren Legeak ezartzen duen moduan", adierazi eta gaineratu dute: "Beste aldetik, udalerrien konpeten-tziei erabat uko egiten diete. Gainera, udaletan, negoziazio kolektiborako eskubidearen urraketa larria ematen da langileen ordezkariekin adostasunik lortu gabe onartuko baitute udalek EPE bateratura atxikitzea".