PCEk, 100 urte betetzen duen egunean, bere ondare politikoa aldarrikatu du, esate baterako, erregimen frankistaren aurka izandako jarrera; baita, orainetik abiatuta, etorkizunean ezkerreko sektore ezberdinen batasunari ekarpena egiteko asmoz ere. Asteburu honetan, 1921eko azaroaren 14ko sorreraren mendeurrena ospatu du PCEk, Estatuko hainbat herritan ehunka ekitaldi eginez. Ospakizunei amaiera emateko, Enrique Santiago idazkari orokorrak hi-tzaldia eskainiko die alderdikideei Madrilgo Circulo de Bellas Artesen.

Santiagok aste honetan aldarrikatu duenez, bere alderdia omen da "demokraziaren aldeko askatasun publikoen alde eta herriaren ongizatearen alde gehien egin duen indar politikoa; sakrifizio handiak eginez, eta lau aldiz legez kanpo utzi arren". Gainera, "politikagintzan inolako garrantzirik ez izatera kondenatu", eta zenbait jende "uste baino lehen" eurak lurperatzen saiatu arren, gaur egun, alderdikide batzuk Gobernuko kide direla aldarrikatu zuen, alor exekutiboan pairatu izan duten "bazterketa historikoa apurtuz".

Santiagok adierazi zuenez, Yolanda Díaz bigarren presidenteordearen gidaritzapean, ezkerreko indar guztiak bilduko dituen egitasmoa eraikitzea omen da PCEren eta Unidas Podemosen espazio osoaren borondatea. "PCErentzat ez dago proiektu politiko bideragarririk batasunik gabe, eskubide guztien onarpen osoa ezinbestekotzat duten indar sozial demokratiko eta aurrerakoi guztien bilkurarik gabe" aldarrikatu zuen, etorkizunean gizateriak "utopia komunista" ikusi ahal izango duela iragarriz.

Ildo beretik jarraituz, PCEren mendeurreneko batzordearen zuzendari Mauricio Valientek argi azaldu zuen atzo, oroitzapen-ekitaldi horiek ederki islatzen dutela euren alderdiak Espainiako "justizia sozialari, demokraziari eta askatasunei egindako ekarpena"; aldi berean, egungo egoera eta konpromisoak aldarrikatuz: Unidas Podemosekiko, ezker osoaren batasunarekiko, bai eta gobernu akordioarekiko ere. Iraganari begiratze hori, PCEren proiektu politikoa "eguneratzeko" baliagarri izan dela azpimarratu du Valientek.

Talde antifrankista PCEren ibilbide historikotik hainbat une nabarmendu zituen Valientek: Espainian fronte herrikoia eraikitzeko apustua, II. Errepublika sendotzeko izandako jarrera, eta altxamendu militarraren aurrean ordena konstituzionala defendatu izana. "Une horretatik aurrera, bere hastapenetan alderdi txikia zena, hasiera-hasieratik frankismoari aurre egiteko gai izan zen masa-partidu bihurtu zen, diktadurak PCEren aurka erakutsitako ezin ikusia gorabehera" esan zuen.

Bere esanetan, PCEk oso ekarpen historiko garrantzitsua egin zuen, "antifrankismoaren alderdi bihur-tzeraino"; eta ondoren etorritako trantsizioa "ez zen behar bezain justua izan PCEk egindako guztiarekiko".

Espainiako gizartean eta langile-mugimenduan izandako "eragin izugarriaz gain", komunismoak herrialdearen intelektualtasunean izan zuen eragina ere azpimarratu du Valientek; "artearen eta kulturaren ikuspegi tradizionalista" apurtzea ere ekarri baitzuen, Juan Genovés eta Pablo Picasso margolarien kasuak aipatuz.

Oraintsuko historian, PCEk batasunaren alde egindako apustua nabarmendu zuen Valientek, eta, adibide gisa, gogora ekarri zituen Julio Anguitak IU sortzearen alde egindako apustua, eta azkenaldi honetan Unidas Podemosen esparruarekin bat egin izana.

Marcos Ana. Ya el pasado viernes la formación comunista rindió homenaje a su "icónica" secretaria general Dolores Ibarruri, La pasionaria o al poeta Marcos Ana, que fue el militante que más tiempo pasó en prisión durante la dictadura franquista, además de presentar el documental Parias de la tierra que repasa sus cien años de historia. Además de este honenaje a dos históricos miembros del PCE, ayer sábado se celebró una jornada bajo el título Un siglo de comunismo en España en el salón de consejos de CCOO Madrid y contó con la presencia del secretario general del Partido Comunista de Francia, Fabien Roussel, que compartió estrado con Enrique Santiago.