- Atzoko ekitaldiko gauzarik deigarriena Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariaren presentzia izan zen; eta bertan izate horrek, etorkizunean ondoan ekarri beharko luke Intxaurrondoko kuartelean Zabalzarekin gertatutakoaz argibide ba-tzuk eskaintzea. Omenaldiaren amaieran adierazpenik egin ez bazuen ere, Itxasok mezu bat argitaratu zuen Twitterren, 1985ean 10 urte besterik ez zituela gogoraraziz, eta “zauriak, behin garbitzen direnean bakarrik itxi ahal izango direla jakinda” hazi zela aipatuz. “Ni ekitaldi honetan egoteak, herri honetako bizikidetza, aurreiritzien muga eraistea lortzen badugu bakarrik eraiki daitekeela onartzeko zentzua du”, adierazi zuen Itxasok sare sozial horretan; eta “biktimekiko benetako elkartasuna, umiltasunetik eta sektarismorik gabe egiten jarraitu behar den ariketa” dela ere adierazi zuen. “Beti pentsatu izan dut biktimen testigantzari arreta jarri behar zaiola, batzuetan, esaten duten guztiarekin bat ez etorri arren”.