- Txabi Etxebarrietaren familiak, motibazio politikoagatik giza eskubideen urraketaren biktima izan zela aitor-tzea eskatu dio Eusko Jaurlari-tzari. 1968ko ekainaren 7an, hildako bat eragin zuen ETAren lehen atentatuan, Etxebarrietak José Pardines guardia zibila hil zuen Benta Haundin (Aduna) tiro batez, agenteak beste ekin-tzaile batekin zihoan ibilgailua gelditzeko agindu zuenean. Handik ordu batzuetara, ihesi zihoazela, Guardia Zibilak hil egin zuen Txabi.

Eusko Jaurlaritzak indarkeria politikoaren testuinguruan giza eskubideen urraketak jasandako biktimei buruz 2016an argitaratu zuen txostenean ez zen Txabi Etxebarrieta sartu, “argitu gabeko kasua” zelakoan eta “bertsio kontrajarriak” zituelako.

Egiari Zor fundazioak jakitera eman duenez, Eusko Jaurlari-tzak biktima gisa aitortzea eska-tzeko izapideak hasi ditu familiak, “orain arte ezezaguna zen dokumentazio ofiziala eskuratu ostean, eta kasu hau argitzeko lagungarri izan daitekeelakoan, beraiek beti defendatu izan dutenaren ildoan: behin menperatu eta armarik gabe zegoela, Txabi exekutatu egin zutela”.

Eginari Zorretik adierazitakoaren arabera, dokumentazio hori aitorpen-eskaerarekin batera aurkeztuko da, ondoren Balorazio Batzordeak azter dezan.

Argitara emandako oharrean, Egiari Zor kolektiboa itxaropen-tsu agertu da: “50 urtetik gora pasa ostean, Txabi Etxebarrietaren familiak orain izan du aukera 1968ko ekainaren 7an Adunako Benta Haundin gertatutakoari buruzko dokumentazio ofiziala aurkezteko.

Beraz, gertatutakoaren inguruan egia argitzeko prozesua has daiteke,eta, behingoz, jasan zuen giza eskubideen urraketa aitortzea espero dugu”.

Estreinatu berri den La Linea Invisible izeneko telesaila iristearekin batera heldu da eskaera hori. Gertaera lazgarri hura pantailara ekarri duen serieak iritzi kontrajarriak eragin ditu. Pardines eta Etxebarrieta izan ziren ETAren lehen bi biktimak.